Alice H. Parker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alice H. Parker
Bizitza
JaiotzaMorristown, 1895
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1920 (24/25 urte)
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea

Alice H. Parker (Morristown, Estatu Batuak, 1895-1920) asmatzailea izan zen, galdaradun berogailuetan egindako ekarpenagatik ezaguna. Eraikin eta etxe osoetarako berokuntza zentrala ematen zuen galdara asmatu zuen, 1919ko abenduaren 23an patentatua.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parker Morristownen jaio zen, New Jerseyn, eta ikasle izan zen Howard University Academyn, Washington D.C.ko institutu batean, eta ohoreekin graduatu zen 1910ean.[2]

Bere galdara ez zen garai hartako beste labe batzuetakoa bezalakoa, eta aurrerapen handia izan zen, egurra erretzea baino seguruagoa baitzen, labe tradizional batean zura pilatu eta erre beharrik ez baitzegoen. Diseinuak aire-hodiak zituen, beroa egitura osoan zabaltzeko. Parkerren asmakuntzak erretzeko sistema anizkoitza zuen gas naturala erabiliz.[3][4] Berokuntzaren aitzindari izan zen galdera hau eremukako berogailaren aurrekaria izan zen, tenperatura eraikin bateko hainbat eremutan doi baitzitekeen.

Ekarpen iraultzailea egin zuen arren, ezer gutxi dakigu bere bizitzaz. Are gehiago, haren heriotzaren data zehatza ere ezezaguna da, baina uste da 1920an hil zela kolapso termiko baten ondorioz.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alicek galdararako zuen patentea 1919an aurkeztu zuten, Eskubide Zibilen Mugimenduaren eta Emakumeen askapenerako mugimenduaren[5] aurretik. Ameriketako Estatu Batuetan hori, berez, berezia da, emakumeen eta pertsona beltzen kolektibokoa delako, batez ere, orain baino diskriminazio gehiagori aurre egin behar zietenean, eta, batez ere, elkarren arteko harremanari esker.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «[Women’s History Month Meet Alice H. Parker, inventor of gas heating furnace»] Face2Face Africa 7 de marzo de 2018.
  2. «Parker, Alice H. (1895-  ?) - The Black Past: Remembered and Reclaimed» Blackpast.org.
  3. Hatala, Greg. (17 de febrero de 2014). Glimpse of History: Morristown resident's invention keeps us warm to this day. .
  4. «Heating Furnace» U.S. Patents and Trademarks 23 de diciembre de 1919.
  5. Alice H. Parker – Forging the Foundation of HVAC | EGIA Foundation. .
  6. Weber, Erika. (1 de abril de 2018). «Alice H. Parker (1895-?) • BlackPast» BlackPast.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]