Alice Kober
| Alice Kober | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | New York, 1906ko abenduaren 23a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Brooklyn, 1950eko maiatzaren 16a (43 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Hunter College Columbia Unibertsitatea Hunter College High School (en) |
| Hezkuntza-maila | doktoretza |
| Hizkuntzak | ingelesa Hititera Irlandera zaharra Akadera Tokariera Sumeriera antzinako persiera euskara txinera sanskritoa Linear B (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | hizkuntzalaria, arte-historialaria, arkeologoa, antropologoa, filologo klasikoa, unibertsitateko irakaslea eta arkeologo klasikoa |
| Enplegatzailea(k) | Brooklyn College (en) |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Alice Elizabeth Kober (New York hiria, 1906ko abenduaren 23a - 1950eko maiatzaren 16a) estatubatuar irakasle bat izan zen, B Lineala izeneko antzinako Kretako idazkeraren deszifratzeari buruzko lanengatik ezaguna. Hunter Collegen eta Columbiako Unibertsitatean hezia, Koberrek ikasketa klasikoak irakatsi zituen Brooklyn Collegen 1930etik hil zen arte. Poliglota zen, zenbait hizkuntza menderatu zituen, eta euskara ere ikasi zuen.[1]
Jarduera akademikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1940ko hamarkadan, B Linealari buruzko hiru lan garrantzitsu argitaratu zituen, inflexio ebidentziak erakutsiz; bere aurkikuntzak zeinu desberdinen arteko erlazio fonetikoak ondorioztatzea ahalbidetu zuen, balio fonetikorik esleitu gabe, eta funtsezko urratsa izan zen idazkeraren behin-behineko deszifratzean. Kloberren hurbilpena hizkuntzaren egitura ulertzen fokatu zen, antzinako hizkuntzekin loturak egitearen ohiko bidea alboratuz. Azkenean determinatu zen grezieraren forma arkaikoa zela idazkera hartan idatzia.[2]

Graduondoko ikasle gisa, Kober diziplina askotan aritu zen; matematika, kimika eta astronomiako eskolak zein ikasketa klasikokoak hartuz. Doktoretza amaitu ondoren, arkeologian esperientzia lortu zuen, 1936an Mexiko Berriko Unibertsitateak antolatutako Chaco Canyonen landa-lanean parte hartuz, eta 1939an Atenasko Ikasketa Klasikoen Eskola Amerikarrarekin Grezian.[1]
Hainbat hizkuntza ikasi zituen: Greziera, latina, frantsesa, alemana eta anglosaxoia menderatzeaz gain, 1941ean eta 1942an sanskritozko ikastaroak egin zituen. Hititera, persiera zaharra, tokariera, irlandera zaharra, akadiera, sumeriera, txinera eta euskarazko eskolak ere hartu zituen. 1946. urtearen amaieran, Guggenheim bekaren hasieran, antzinako Asia Txikiko hainbat hizkuntza ikasi zituen, besteak beste, kariera, hatikoa, hurriera, liziera eta lidiera.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 (Ingelesez) Hahn, Adelaide. (1950). «Alice E. Kober obituary» Language 26 (3): 442-443. (kontsulta data: 2025-04-24).
- ↑ (Ingelesez) Gallafent, Alex. (2013-06-05). «Alice Kober: Unsung heroine who helped decode Linear B» BBC News (kontsulta data: 2025-04-24).