Alice Malsenior Walker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alice Malsenior Walker
Alice Walker.jpg
Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlice Malsenior Walker
JaiotzaEatonton1944ko otsailaren 9a (78 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Melvyn R. Leventhal (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaSarah Lawrence College (en) Itzuli 1965) Artean graduatu
Russell Sage College (en) Itzuli Ph.D.
Spelman College (en) Itzuli
(1961 -
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, eleberrigilea, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, eskubide zibilen aldeko ekintzailea, hezitzailea, ipuingilea, haur literatura idazlea, gidoilaria, aktorea, zinema ekoizlea eta climate activist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Wellesley College
Lan nabarmenakThe Color Purple (en) Itzuli
The Third Life of Grange Copeland (en) Itzuli
Meridian (en) Itzuli
The Temple of My Familiar (en) Itzuli
Possessing the Secret of Joy (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAlpha Kappa Alpha

alicewalkersgarden.com
IMDB: nm0907504 Allocine: 78119 TV.com: people/alice-walker IBDB: 398542
iTunes: 6930652 Musicbrainz: b44abb39-6b22-4267-b1d2-736ceeed1a3e Songkick: 3556551 Discogs: 434705 Edit the value on Wikidata

Alice Malsenior Walker (Eatonton, Georgia, 1944ko otsailaren 9a) estatubatuar idazlea eta feminista da. Bere obra gehienetan, XX. mendearen hasierako Estatu Batuetako emakumezko beltz zapaldu eta behartsuen bizitza erretratatzen du. 1983an, Pulitzer saria eman zioten fikziozko lanari, The Color Purple (Purpura kolorea) nobelagatik. Steven Spielbergek zuzendutako izen bereko filma oinarritu zen eleberrian.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren familiak odol cherokeea, eskoziarra eta irlandarra ditu.' Willie Lee Walker eta Minnie Talulah Grant-en zortzigarren eta azken alaba izan zen. Hegoaldeko nekazaritza-komunitate txikiko esklabo eta apartzeroen bilobak ziren, eta txabola txiki batean bizi ziren.

Carmen Alborchek autore horri eskainitako Libres, ciudadanas del mundo bere liburuko kapitulu batean dioenez, Walkerren eta bere aitaren arteko harremanak gatazkatsuak izan ziren, batez ere gazteak lan intelektualekiko interesa erakutsi zuenean.

Ama etxeko lanetan aritzen zen eta jostuna ere bazen. Tratu txarrak ez zituen jasaten eta bere aitaren etxetik alde egin zuen, gaizki tratatzen baitzuen. Horrek adierazten du ama izan zitekeela Nettie bere eleberri nagusiko protagonistaren ahizpa diseinatzeko inspirazio-iturri.

Gainera, amak —ez dakigu modu kontzientean ala ez— patua seinalatu ziola iruditu zitzaion, denbora luzez aurreztu ondoren, hiru objektu oparitu zizkionean: bata, josteko makina bat, independente izaten lagunduko ziona; bestea, bidaiatzeko eta itzultzeko maleta bat; eta, azkenik, idazmakina bat.

Estatu Batuetako hegoaldeko nekazari-herri txiki batean igaro zuen haurtzaroa, eta ongi ezagutzen zuen mundu eta giro hura.

Itsutasun partzialaren trauma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi urte zituela indiar eta cowboytara nebekin jolasten ari zela, haietako batek tiro egin zion perdigoi-eskopeta batekin, eta Walker begibakar utzi zuen betiko. Idazlearentzat gertaera horrek bere bizitza markatu zion, familiak gertaera istripu gisa tratatu baitzuen, eta emakumeak, berriz, nahita egindako egintzat.

Bestalde, orbainak itsusitasun, isolamendu eta bakardade sentimendu sakona utzi zion, eta beste haur batzuek diskriminatu egin zuten; horregatik, ez zen gai beste pertsona batzuei begietara begiratzeko. Beharbada, horrek hainbat modutan eragin zuen bere literaturan; izan ere, haren iritziz, kanpoan geratu eta behatu ahal izan zuelako hasi zen garatzen idazle gisa. Hau da, zauriak kontzientzia eta argitasuna eman zion.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atlantako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta han hasi zen eskubide zibilen aldeko borrokan, gero Meridiam (1976, Meridianoa) obran islatu zuen borrokan. Lehen liburua poema-liburu bat izan zen, Afrikara egindako bidaia baten ondotik idatzia: Once (1968, Behin batean). Handik itzultzean, Jacksonera (Mississippi) joan zen bizitzera, eta politikari heldu zion ostera. Maitasunaz, giza eskubideez eta Afrikako egoeraz hitz egiten du poemetan. Bere obra ezagunena The Color Purple (1982, Purpura kolorea) da, Liburuaren Sari Nazionala eta Pulitzer saria jaso zituen. Kritikariek eleberriko gertakizuna eta pertsonaien deskribapena ez ezik erabiltzen duen lagunarteko hizkuntzaren (black folk english deritzona, hau da, beltzen ingeles herrikoia) argitasuna eta musikaltasuna ere goraipatu zuten. Beste sari asko irabazitakoa da, eta giza eskubideen eta emakumezko beltzen —berak Amerikako benetako heroitzat dituen emakumezko beltzen— aldeko ekintzaile nekaezina da.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967tik 1976ra bitartean, Mel Leventhalekin ezkonduta egon zen, judutar jatorriko giza eskubideen defendatzaile aktibista eta abokatuarekin, eta bikoteak alaba bat izan zuen, Rebecca Walker. Rebecca ere ekintzailea eta idazle ezaguna da 2000. urtean Black White and Jewish (Beltza, zuria eta judua) idatzi zuen, non deskribatzen duen gurasoen harremanak bere haurtzaroan izandako eragin negatiboa.[1]Gaur egun, Walker eta haren alaba bananduta daude. Rebeccak adierazi zuen amak idatzi zuela bere "harremana ez zela kongruentea izan urte askoan, eta berak ez zuela Rebeccaren ama izateko interesik.[1] Begetarianoa da Walker.[2]

Reggie Watts musikaria eta komediantea Walkerren bigarren lehengusua da.[3]

Walkerrek argi eta garbi hitz egin zuen Tracy Chapman kantautorearekin zuen maitasun-harremanaz, 2006ko abenduan The Guardianen egindako elkarrizketa batean. Han azaldu zuen zergatik ez zuten jendaurrean jarri harremana, esanez "harremana maitagarria eta zoragarria zen, eta nik erabat gozatu nuen hartaz, baina ez zen beste inoren kontua, gure kontua zen.[4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alice Walker (ezkerrean) Gloria Steinemekin, 2009an.

Walkerrek eleberriak, kontakizunak, saiaketak eta olerki-liburuak idatzi ditu. Haren idazkiak afroamerikarren borroketan oinarritzen dira, bereziki emakumeengan, eta gizarte arrazista, sexistaren eta bortitzen aurkako testigantzetan. Emakume beltzak kulturan eta historian izan duen zereginari buruz ere idazten du.

The Color Purple (Purpura kolorea)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an, Walkerrek orain arte bere lanik ezagunena argitaratu zuen: The Color Purple (Purpura kolorea) eleberria. Emakume beltz gazte baten istorioa da. Kultura zuriaren arrazismoaren aurka ez ezik, patriarkatu beltzak sustatzen dituen jarreren kontra ere borrokatzen da. Arrakasta komertzial erabatekoa izan zuen liburuak. Azkenean, best seller bihurtu zen; 1985ean, Steven Spielbergek zuzendutako egokitzapen zinematografikoa ikusi zuen. Steven Spielbergek berak egokitu zuen gidoia eta Broadwayko musikal gisa 2005ean egindako jarraipena.

1983ko Pulitzer sariaz gain, American Book Award saria ere irabazi zuen.

Bestalde, gizon afroamerikarren irudiari buruzko kritika ugari jaso ditu liburuak. Argitaratu zenean, gizonezkoen pertsonaien profilei buruzko kritikak zeuden, honela deskribatzen baitziren: abusatzaileak (Albert/Mren kasuan) edo bufoiak (Harpo semearen kasuan bezala). Kritikak areagotu egin ziren filmak argia ikusi zuenean; izan ere, filmaren argumentuak liburuaren zati handi bat moztu zuen, eta Albert eta Celieren adiskidetzea.

Beste lan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • You Can't Keep a Good Woman Down: Stories (1971)
  • In Love and Trouble: Stories of Black Women (1973)
  • Meridian (1976)
  • In Search of Our Mothers' Gardens (1983)
  • El templo de mis amigos (1989)
  • En posesión del secreto de la alegría (1992)
  • Now Is The Time to Open Your Heart (2004)

Poesia bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Once (1968)
  • Revolutionary Petunias and Other Poems (1973)
  • Good Night, Willie Lee, I'll See You in the Morning (1979)
  • Horses Make a Landscape Look More Beautiful (1985)
  • Her Blue Body Everything We Know: Earthling Poems (1991)
  • Absolute Trust in the Goodness of the Earth (2003)
  • A Poem Traveled Down My Arm: Poems And Drawings (2003)
  • Collected Poems (2005)
  • Hard Times Require Furious Dancing: New Poems (2010)
  • Taking the Arrow Out of the Heart (2018)

Fikziozkoak ez diren beste lan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Living by the Word (1988)
  • Warrior Marks (1993)
  • The Same River Twice: Honoring the Difficult (1996)
  • Anything We Love Can Be Saved: A Writer's Activism (1997)
  • Go Girl!: The Black Woman's Book of Travel and Adventure (1997)
  • Pema Chodron and Alice Walker in Conversation (1999)
  • Sent By Earth: A Message from the Grandmother Spirit After the Bombing of the World Trade Center and Pentagon (2001)
  • We Are the Ones We Have Been Waiting For (2006)
  • Overcoming Speechlessness (2010)
  • Chicken Chronicles, A Memoir (2011)
  • The cushion in the road – Meditation and wandering as the whole world awakens to be in harm's way (2013)

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Beauty: When the Other Dancer is the Self" (1983)

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kolonia MacDowell-en Bekak (1967 y 1974)
  • Ingram Merrill Fundazioaren Beka (1967)
  • Candace, Artes eta Letrak Saria 100 Emakume Beltzen Koalizio Nazionala(1982)
  • Pulitzer fikzio Saria (1983) Purpura kolorea lanagatik
  • Fikzio liburuari Sari Nazionala (National Book Award) (1983) Purpura kolorea lanagatik
  • O. Henry Saria Kindred Spirits lanagatik (1985)
  • Kaliforniako Arteen Institutuaren ohorezko titulua (1995)
  • Amerikako Elkarte Humanistak "Urteko Humanista" izendatu zuen (1997)
  • Arteetarako Funts Nazionalaren Lillian Smith saria
  • Arte eta Letren Akademia Estatubatuarraren Rosenthal saria
  • Radcliffe Institutua, Merrill Fellowship eta Guggenheim Fellowship-en Beka
  • Front Page Saria, Newswoman's Club of New Yorkeko aldizkari-kritikari onenari
  • Georgia Writers Hall of Fame-rako indukzioa (2001)
  • Kaliforniako Fama Aretora indukzioa, Kaliforniako Historia, Emakume eta Arteen Museoan (2006)
  • Global Exchange-ren Giza Eskubideen Sari Nazionala (2007)
  • Bakerako LennonOno beka (2010)

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskubide zibilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste, Howard Zinn ekintzailea izan zen bere eredua, berak ikasi zuen Spelman Collageko irakasleetako bat. Garai hartan, Walkerrek Martin Luther King ezagutu zuen 1960ko hamarkadaren hasieran. Jarraitu egin zuen King Estatu Batuetako hegoaldera itzultzeko erabakian, Eskubide Zibilen aldeko mugimenduko ekintzaile gisa. 1963ko Washingtongo Ibilaldian parte hartu zuen ehunka mila lagunekin. Geroago, boluntario gisa eskaini zuen bere burua Georgian eta Mississipin boto-emaile beltzak erregistratzeko.[5][6]

2003ko martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Irakeko gerraren bezperan, Walker atxilotu egin zuten beste 26 lagunekin batera; besteak beste, Maxine Hong Kingston eta Terry Tempest Williams lankideak, Etxe Zuriaren aurkako protesta batean, gerraren aurkako manifestazio batean polizia-hesi bat zeharkatzeagatik. Walkerrek "Zain egon garenok gara" saiakeran idatzi zen bizi izandako esperientzia.[7]

Womanism[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borroka feministan, Walker emakume beltzen alde nabarmendu zen. 1983an Womanism (emakumezalea) terminoa sortu zuen En busca de los jardínes de nuestras madres bilduman, "feminista beltza edo feminista koloretsua" izendatzeko.[8] Emakume beltzak eta mugimendu feminista "arrazaren, klasearen eta genero-zapalkuntzaren elkargunean" biltzeko sortu zen terminoa. Walkerrek dioenez, "'Womanism'-k berezko hitza ematen digu", emakume beltzen diskurtsoa delako eta gizartean dituzten arazoak. Womanism, mugimendu gisa, 1985ean gauzatu zen Estatu Batuetako Erlijio Akademian eta Society of Biblical Literature delakoan, emakume beltzen kezkei beren ikuspegi intelektual, fisiko eta espiritualetik ekiteko".

Bakezaletasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alice Walker 2018an "Gerrekin amaitzea etxean eta atzerrian" Udaberriko ekintza Oaklanden, California.

Walker Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligaren babesle izan da aspalditik. 2015aren hasieran, honela idatzi zuen: "Beraz, bakearen eta justiziaren aldeko edozein mugimendutan pentsatzen dut, gure barne-espiritua egonkortzen saiatzen den zerbait bezala, gaur egun nagusi den ikuspegia baino askoz gizatiarragoa den ikuspegi bat jarrai dezagun eta mundura ekar dezagun".

Walker oso errespetatua da komunitate politiko liberalean, irudi ez-herrikoiei eta ez-konbentzionalei ematen dien laguntzagatik, printzipio pertsonal gisa. Bisexualtzat jotzen du bere burua, argi eta garbi, eta pertsonen eskubideak babesten ditu sexu, etnia, edo arraza-aniztasunari dagokionez.[9]

Ingurumenaren, feminismoaren eta animalien eskubideen alde eta Kubarako blokeoaren aurka eta emakumeen mutilazio genitalaren aurka aritu da.[9]

Israeldarren eta palestinarren arteko gatazka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko urtarrilean, Walker izan zen Torontoko Nazioarteko Zinemaldiko "City to City"ren aurka protesta egiten zuen gutun baten berrogeita hamar sinatzaileetako bat. Israelgo zinemagileei buruzkoa zen, eta Israel "apartheid erregimena" zela zioten.

Bi hilabete geroago, Walker eta beste hirurogei ekintzaile, Code Pink talde antibelikoko emakumezkoak, Gaza hirira joan ziren 2008-2009ko Gazako Gerrari erantzuteko. Helburua laguntza ematea zen, GKEekin eta egoiliarrekin elkartzea, eta Israel eta Egipto konbentzitzea Gazarekiko mugak ireki zitzaten.

2011ko ekainaren 23an, Gazako itsasontzien flota batean parte hartzeko asmoa iragarri zuen, Israelgo ontzigintzaren blokeoa hausten saiatzen zena. Gazako flotan parte hartzeak iritzi-artikulu bat eragin zuen, "Alice Walkerren intolerantzia" izenekoa, Alan Dershowitz estatubatuar zuzenbideko irakasleak idatzia The Jerusalem post egunkarian. Dershowitzek esan zuen, blokeoa saihesteko flotan parte hartzean, "terrorismoari laguntza materiala ematen" ari zela.

Palestinari buruzko Russell auzitegiko epailea da Walker. Lagundu egin zuen Israelen aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zehapenen kanpaina. 2012an, Walkerrek uko egin zion Purpura kolorea bere liburuaren hebraierara itzulpena baimentzeari, eta kritikatu egin zuen berak Israelgo apartheid estatala deitzen zuena.

2013ko maiatzean, Walkerrek gutun ireki bat argitaratu zuen Alicia Keys abeslariarentzat, eta Tel Aviven aurreikusitako kontzertu bat bertan behera uzteko eskatu zion. "Bestearen ibilbidea eta lana errespetatzen dugula uste dut", idatzi zuen Walkerrek. "Gustatuko litzaidake jakitea arriskuan jartzen ari zarela (arimaren arriskua), apartheidaren herrialde batean, kontzientzia globaleko artista asko boikotatzen ari baitira". Keys-ek ez zuen kontuan hartu eskaera.

Chelsea Manning eta Julian Assangeri laguntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko ekainean, Walker eta beste batzuk bideo batean agertu ziren, Chelsea Manning-i babesa emateko. Informazio sailkatua zabaltzeagatik kartzelan zegoen soldadu estatubatuar bat da Chelsea Manning. Azken urteotan, behin eta berriz eman du iritzia Julian Assangeren alde.[10][11]

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Walker, Rebecca. «How my mother's fanatical feminist views tore us apart, by the daughter of The Color Purple author» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  2. «International Vegetarian Union -Alice Walker» www.ivu.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  3. «The Seattle Times: Pacific Northwest Magazine : Reggie Watts» web.archive.org 2007-05-22 (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  4. (Ingelesez) Wajid, Sara. (2006-12-15). «No retreat» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  5. «Inner Light in a Time of Darkness: A Conversation with Author and Poet Alice Walker» Democracy Now! (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
  6. «Pulitzer-Winning Writer Alice Walker & Civil Rights Leader Bob Moses Reflect on an Obama Presidency» Democracy Now! (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
  7. «CODEPINK :  PRESS RELEASE: JANUARY 5, 2006» web.archive.org 2010-04-09 (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
  8. (Ingelesez) Floyd-Thomas, Stacey M. (2006). Deeper shades of purple: womanism in religion and society. New York University Press ISBN 978-0-8147-2752-2. PMC 64688636. (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
  9. a b «Profile: Alice Walker» the Guardian 2005-01-15 (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
  10. (Ingelesez) «Opinion: How the US government put Julian Assange’s personality on trial» The Independent 2020-09-09 (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
  11. «Assange Defense Committee: Launch Event | Ghostarchive» ghostarchive.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]