Alice May Douglas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alice May Douglas

Bizitza
JaiotzaBath (Maine)1865eko ekainaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBath (Maine)
HeriotzaBath (Maine)1943ko urtarrilaren 6a (77 urte)
Hobiratze lekuaOak Grove Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta editorea

Find a Grave: 45030294 Edit the value on Wikidata

Alice May Douglas (Bath, Amerikako Estatu Batuak, 1865eko ekainaren 28a-1943ko urtarrilaren 6a) idazle, poeta eta argitaratzaile estatubatuarra izan zen. Haur literatura landu zuen. Erlijioaren ikuspuntutik metodista zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia bere bizitza osoa Bath hirian, Mainen, bizi zen. Oso gazte hasi zen idazten; 11 urtez gazteen aldizkari batean bere lehen artikulu plazaratu zuen. Hamahiru urtez Little Women irakurri zuen eta liluratuta gelditu zen; geroztik idazlea izan nahi zuela aldarrikatu zuen. Poesia hasi zen idazten eta bere lanak prentsan agertzen ziren. Halaber, bi hilabetekari zuzendu zituen: Pacific Banner eta Acorn. 1888an bere bi lehen poesia liburuak argitaratu zituen: Phlow eta May Flowers. Ondoren beste batzuk plazaratu zituen eta baita haur literaturaren lanak ere. Woman's Christian Temperance Union elkartearen partaidea izan zen; honen barruan bakearen aldeko taldean lan egin zuen eta Palestinan zein Australian sailak sortu zituen. 1943an hil zen, 77 urte zituelarik.[1]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen bakarrik bere lan garrantzitsuenak jasoko ditugu:

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Phlox
  • May Flowers
  • Gems Without Polish

Beste liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jewel Gatherers
  • Quaker John in the Civil War
  • How the Little Cousins Formed a Museum
  • The Peace-Makers
  • Self-exiled from Russia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]