Alice Munro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alice Munro
Alice Munro.jpg
Bizitza
Izen osoa Alice Ann Laidlaw
Jaiotza Wingham1931ko uztailaren 10a (86 urte)
Herrialdea  Kanada
Hezkuntza
Heziketa Mendebaldeko Ontarioko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea eta gidoilaria
Jasotako sariak
Influentziak John Updike
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Society of Literature
Genero artistikoa Ipuina
IMDb nm0613084

Alice Ann Munro (Jaiotza izena, Alice Laidlaw, Wingham, Ontario, 1931ko uztailaren 10a - ) Kanadar idazlea da, ingelesez idazten duena.

Bi urtez ingelesa ikasi zuen Ontarioko Unibertsitatean. James Munrorekin ezkonduta, Vancouverrera joan zen bizitzera lehenbizi eta Victoriara ondoren. 1976an dibortziatu egin zen eta Clintonen (Ontario) hartu zuen bizilekua. Kontakizun laburrak idatzi zituen zenbait aldizkaritarako eta irratirako, eta baita telebistarako testuak ere.

Bere lanetako pertsonaiak objektibotasun eta zehaztasun handiarekin erakusten ditu, eta bere teknika errealista James Agee eta Eudora Welty estatubatuar idazleek eragina da. Argitaratu zuen lehenengo kontakizun liburua Dance of the happy shades (1968, Itzal zoriontsuen dantza) izan zen eta Governor General saria irabazi zuen. Ondoren idatzi zituen Something I´ve been meaning to tell you (1974, Kontatu nahi nizun zerbait), Who do you think you are? (1978, Zein uste duzu zarela?), The moons of Jupiter (1982, Jupiterren ilargiak).

2012an Nagore Tolosak Meettok argitaletxearen eskutik Munroren Too much happiness (2009) itzuli zuen euskarara, Zorion handiegia izenburuarekin.

2013an Literaturako Nobel Saria jaso zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]