Edukira joan

Alicja Bobrowska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alicja Bobrowska

Bizitza
JaiotzaVolodymyr (en) Itzuli1936ko urtarrilaren 8a
Herrialdea Polonia
HeriotzaLos Angeles2025eko urtarrilaren 13a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Stanisław Zaczyk (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaStanisław Wyspiański Academy for the Dramatic Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta modeloa

IMDB: nm0090456 Allocine: 497575 Edit the value on Wikidata

Alicja Bobrowska (Volodymyr, 1936ko urtarrilaren 8aLos Angeles, 2025eko urtarrilaren 13a)[1] poloniar-estatubatuar aktore, modelo, aurkezle, erizain, margolari eta eskultorea izan zen. 1957an Miss Polonia lehiaketan irabazi zuen.

Volodymyr hirian (gaur egungo Ukrainan) jaio zen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Gdańsken bizi izan zen gurasoekin. 1959an Krakoviako Ludwik Solski antzerki eskolan graduatu zen[2].

1957an Miss Wybrzeże edertasun-lehiaketan parte hartu zuen eta bigarren postuan geratu zen, bi mila boto baino gehiago irabaziz. Dziennik Bałtycki egunkatiak antolatutako lehiaketan ere aurkeztu zen. 1957ko abuztuan Miss Polonia lehiaketan irabazi zuen, lehiaketa horretako gerraosteko lehen irabazle bihurtuz. Ameriketako Estatu Batuetan egindako 1958ko Miss Unibertso lehiaketan bosgarren postuan geratu zen. Lan-eskaintza ugari jaso zituen, besteak beste Max Factor markarekin urtebeteko kontratua sinatzeko aukera edo hiru urtez Marlon Brando aktorearekin lan egiteko aukera. Hala ere, Bobrowskak bi eskaintza horiek baztertu zituen eta Poloniara itzuli zen[2][3].

Hurrengo urteetan aktore gisa aritu zen. Krakoviako Juliusz Słowacki antzokian debutatu zuen eta geroago Varsoviako Antzoki Nazionalean eta Arnold Szyfman antzokian jardun zuen. Sei hilabetez Poloniako telebistako aurkezle izan zen[2][3]. 1981ean Kaliforniara emigratu zuen, eta han erizain gisa aritu zen 17 urtez[2][3]. 2004an, Miss Polonia lehiaketako finaleko kontzertuan agertu zen gonbidatu gisa[2].

Erretiroa hartu ondoren, artista garaikide egin zen. Besteak beste, margolari eta eskultorea izan zen. 3D-Art estiloa landu zuen[2][3]. Erakusketak Kalifornian, Chicagon eta New Yorken egin zituen[2][3].

Stanisław Zaczyk aktorearekin ezkonduta zegoen eta harekin Maciej izeneko seme bat izan zuen[3]. Los Angelesen hil zen 2025eko urtarrilaren 13an[1].

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1960 Historia współczesna Filmeko aktorea
1962 Jak być kochaną Vienako aireportuko emakume gaztea
1963 Pamiętnik pani Hanki Festako emakumea
1966 Małżeństwo z rozsądku Anna, Kwileckiren emaztea
1967 Paryż – Warszawa bez wizy Hegazkineko laguntzailea
1971 Wizyta Wanda, zuzendariaren emaztea
1973 Wielka miłość Balzaka Aktorea
1974 Polizeiruf 110 Beate Buchholz Atal batean: "Das Inserat"

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Polonieraz) Zatońska, Beata. «Nie żyje Alicja Bobrowska, pierwsza powojenna Miss Polonia» Dziennik.pl 2025-01-14 (kontsulta data: 2025-01-30).
  2. a b c d e f g (Polonieraz) Mazurek, Aneta. «Taki cud zdarza się tylko raz w życiu!» Medonet 2011-07-02 (kontsulta data: 2025-01-30).
  3. a b c d e f (Polonieraz) Salus, Dorota. «Żeby lecieć do USA na wybory Miss Universe '58, napisała do Cyrankiewicza. "Dałam słowo, że wrócę do Polski"» Gazeta.pl 2019-12-10 (kontsulta data: 2025-01-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]