Edukira joan

Alix della Faille de Leverghem

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alix della Faille de Leverghem
ezkontide

Bizitza
JaiotzaLovaina, 1941eko irailaren 20a
Herrialdea Belgika
BizilekuaAnvaing Castle (en) Itzuli
HeriotzaBrusela, 2012ko abuztuaren 26a (70 urte)
Familia
AitaHarold della Faille de Leverghem
AmaMadeleine de Brouchoven de Bergeyck
Ezkontidea(k)Philippe de Lannoy  (1965eko uztailaren 17a -
Seme-alabak
LeinuaDella Faille (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaristokrata, zientzialaria eta filologoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Alix della Faille de Leverghem, Lannoyko kondesa ezkontidea (Lovaina, Belgika, 1941eko irailaren 20a - Brusela, Belgika, 2012ko abuztuaren 26a) zientzialaria, filologoa, liburuzaina eta aristokrata izan zen. Estefanía de Lannoyren ama izan zen, Gillermo Luxenburgeko oinordeko duke handiaren emaztea.[1]

Harold Louis della Faille de Leverghem eta bere emazte Madeleine Marie de Brouchoven de Bergeycken bost seme-alabetatik bigarrena zian zen. Bere neba-arrebak hiru gizon eta emakume bat izan ziren: Ladislas, Lydia, Dominique eta Arnaud.

Filologia Klasikoan lizentziaduna izan zen. Anvaing-en udal liburutegiko ohorezko liburuzaina izan zen.

Philippe Marie de Lannoy kondearekin ezkondu zen Anberesko Oelegem herrian, 1965ean. Senar-emazteek zortzi seme-alaba izan zituzten, lau gizonezko eta lau emakumezko. Stéphanie da denetan txikiena.

  • Jehan Marie Paul Emmanuel Harold de Lannoy kondea (1966).
  • Christian Marie Harold Philippe de Lannoy kondea (1968).
  • Nathalie Marie Béatrice Lydia de Lannoy kondesa (1969).
  • Gaëlle Marie Diane Madeleine de Lannoy kondesa (1970).
  • Amaury Marie Dominique Paul de Lannoy kondea (1971).
  • Olivier Marie Arnaud Albert de Lannoy kondea (1974).
  • Isabelle Myriam Jehanne Alix de Lannoy kondesa (1976).
  • Estefania printzesa, Luxenburgoko Dukesa Oinordeko Handia (1984).

Kondesa 70 urte zituela zendu zen garun-hodietako istripu baten ondorioz, bere azken alaba ezkontzeko bi hilabete falta zirenean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Fallece la madre de Stéphanie de Lannoy a dos meses de su boda. (kontsulta data: 11 de septiembre de 2012).
  • Eta. SCHMITZ, Les della Faille, 6 liburuki, Brusela, 1965-1974.
  • Hervé DOUXCHAMPS, Aux origines de la famille della Faille, in: Le Parchemin, 1989, or. 61-77 eta 1992, or. 40-43.
  • HUMBERT DE MARNIX DE SAINTE ALDEGONDE, État présent de la noblesse belge, Urtekaria 2006, Brusela, 2006 (della Faille); Urtekaria 2009, Brusela, 2009 (de Lannoy).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]