Aliya Mustafina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aliya Mustafina

Bizitza
JaiotzaJegorievsk1994ko irailaren 30a (29 urte)
Herrialdea Errusia
Familia
AitaFarhat Mustafin
Ezkontidea(k)Alexey Zaytsev (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRussian State University of Physical Education, Sport, Youth and Tourism (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Pisua48 kilogramo
Altuera162 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: AliyaMustafina Instagram: musaliya135 VK: id19257153 Olympic.org: aliya-mustafina Edit the value on Wikidata

Aliya Farkhatovna Mustafina, errusieraz Алия Фархатовна Мустафина,[1] (Jegorievsk, Errusia, 1994ko irailaren 30a) errusiar gimnasta artistikoa da.

Olinpiar Jokoetan zazpi domina eskuratu ditu, eta barra asimetrikoetan txapeldun olinpikoa izan zen 2012ko eta 2016ko Jokoetan.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moskuko oblastean jaio zen 1994an. Aitak brontze olinpikoa eskuratu zuen 1976ko Olinpiar Jokoetako borroka greko-erromatarrean, ama aldiz fisika irakaslea du[2].

13 urte zituela hartu zuen parte aurrenekoz nazioarteko lehiaketa batean, Montrealen, eta orotarako sailkapenean bigarren egin zuen[3]. Urte berean ere bigarrena izan zen Kieven eta Yokohaman jokaturiko probetan. 2010ean Munduko txapelketak jokatu zituen Rotterdamen eta urrezko bi domina eta zilarrezko hiru eskuratu zituen.

2012an Londresko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen barra asimetrikotan[4] eta beste hiru domina ere lortu zituen; zilarrezkoa taldekako sailkapenean eta brontzezko bi orotako sailkapenean eta zoruko ariketan.

2016an Rioko Olinpiar Jokoetan berriz izan zen txapelduna barra asimetrikotan[5], urte hartan gimnasia artistikoan estatubatuarrek izan zuten nagusitasun handia hautsiz, eta beste bi domina ere eskuratu zituen, zilarrezkoa taldekakoan eta brontzezkoa orotariko sailkapenean.

Rioko Jokoen ondoren atsedenadia hartu zuen alaba izan baitzuen[6]. Hurrengo urteetan lehiara itzuli bazen ere ez zuen berriz maila bera erakutsi eta 2021ean kirol ibilbideari amaiera eman zion[7]. Urte berean Errusiako gazte mailako selekzioko entrenatzaile kargua hartu zuen[8].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean Alexey Zaitsev bobsleigh lasterkariarekin harremana hasi zuen eta 2016an ezkondu ziren. 2016ko azaroaren 3an ezkondu ziren Krasnodarren[3] eta 2017ko ekainaren 9an Alisa izeneko alaba izan zuten[3]. 2018ko apirilean dibortziatu egin ziren[9].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres ( Erresuma Batua) 1. postua, urrezko domina Barra asimetrikoak
2012 Londres ( Erresuma Batua) 2. lekua, zilarrezko domina Taldekakoa
2012 Londres ( Erresuma Batua) 3. postua, brontzezko domina Orotarikoa
2012 Londres ( Erresuma Batua) 3. postua, brontzezko domina Zoruko ariketa
2016 Rio de Janeiro ( Brasil) 1. postua, urrezko domina Barra asimetrikoak
2016 Rio de Janeiro ( Brasil) 2. lekua, zilarrezko domina Taldekakoa
2016 Rio de Janeiro ( Brasil) 3. postua, brontzezko domina Orotarikoa
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Rotterdam ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina Taldekakoa
2010 Rotterdam ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina Orotarikoa
2010 Rotterdam ( Herbehereak) 2. lekua, zilarrezko domina Zaldi-jauzia
2010 Rotterdam ( Herbehereak) 2. lekua, zilarrezko domina Barra asimetrikoak
2010 Rotterdam ( Herbehereak) 2. lekua, zilarrezko domina Zoruko ariketa
2013 Anberes ( Belgika) 1. postua, urrezko domina Oreka-barra
2013 Anberes ( Belgika) 3. postua, brontzezko domina Orotarikoa
2013 Anberes ( Belgika) 3. postua, brontzezko domina Barra asimetrikoak
2014 Nanning ( Txina) 3. postua, brontzezko domina Taldekakoa
2014 Nanning ( Txina) 3. postua, brontzezko domina Oreka-barra
2014 Nanning ( Txina) 3. postua, brontzezko domina Zoruko ariketa
2018 Doha ( Qatar) 2. lekua, zilarrezko domina Taldekakoa
Europako Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Birmingham ( Erresuma Batua) 1. postua, urrezko domina Taldekakoa
2010 Birmingham ( Erresuma Batua) 2. lekua, zilarrezko domina Barra asimetrikoak
2010 Birmingham ( Erresuma Batua) 2. lekua, zilarrezko domina Oreka-barra
2012 Brusela ( Belgika) 2. lekua, zilarrezko domina Taldekakoa
2013 Mosku ( Errusia) 1. postua, urrezko domina Orotarikoa
2013 Mosku ( Errusia) 1. postua, urrezko domina Barra asimetrikoak
2014 Sofia ( Bulgaria) 2. lekua, zilarrezko domina Barra asimetrikoak
2014 Sofia ( Bulgaria) 3. postua, brontzezko domina Taldekakoa
2014 Sofia ( Bulgaria) 3. postua, brontzezko domina Oreka-barra
2016 Berna ( Suitza) 1. postua, urrezko domina Taldekakoa
2016 Berna ( Suitza) 1. postua, urrezko domina Oreka-barra
2016 Berna ( Suitza) 3. postua, brontzezko domina Barra asimetrikoak
Europako Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Baku ( Azerbaijan) 1. postua, urrezko domina Taldekakoa
2015 Baku ( Azerbaijan) 1. postua, urrezko domina Orotarikoa
2015 Baku ( Azerbaijan) 1. postua, urrezko domina Barra asimetrikoak
2015 Baku ( Azerbaijan) 2. lekua, zilarrezko domina Zoruko ariketa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]