Edukira joan

Alizia Luxenburgokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alizia Luxenburgokoa

Bizitza
JaiotzaBergeko gaztelua1929ko abuztuaren 24a
Herrialdea Luxenburgo
HeriotzaBelœilgo gaztelua2019ko otsailaren 11 (89 urte)
Familia
AitaFelix Borboi-Parmakoa
AmaKarlota Luxenburgokoa
Ezkontidea(k)Antoine, 13th Prince of Ligne (en) Itzuli  (1950eko abuztuaren 17a -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Nassau-Weilburg (en) Itzuli
House of Ligne (en) Itzuli
Jarduerak

Alizia Luxenburgokoa (Alix Marie Anne Antoinette Charlotte Gabrielle; Berg gaztelua, Berg, Luxenburgo, 1929ko abuztuaren 24a – Belaun, 2019ko otsailaren 11) Luxenburgoko, Nassau eta Borboi-Parmako printzesa zen eta Ligneko printzesa ezkontidea.[1]

Karlota Luxenburgoko Dukesa Handiaren eta Felix Borboi-Parmako printzearen haur gazteena zen, errege-gorentasunaren tratamendua zuen.[2]

Nerabezaroan, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, bere haurrideekin batera ihes egin behar izan zuen, lehenik Ameriketako Estatu Batuetara eta gero Kanadara.

Luxenburgora itzuli zenean, lehengusinaren ezkontzan, Antoinio Ligneko noble belgikarra ezagutu zuen, eta harexekin ezkondu zen 1950. urteko abuztuaren 17an. Antonio Eugenio Ligneko printzearen eta Felipa Noailleskoaren seme zaharrena zen. Bere anai-arrebetatik lehena izan zen, hala ere, ezkontzen.[2]

Bikoteak zazpi seme-alaba izan zituen:

  • Migel, XIV. Ligneko Printzea (1951ko maiatzaren 26a).
  • Gualterio Ligneko printzea (1952ko uztailaren 10a - 2022).
  • Antonio Ligneko printzea (1959ko abenduaren 28a).

2019. urteko otsailaren 11n hil zen, Belavilgo gazteluan (Belgika), 89 urte zituela. Neba, Joan Luxenburgokoa, handik hilabete gutxira hil zen.

Ohorezko goraipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Juan eta Josefina Carlota Luxenburgokoaren arteko ezkontza oroitzeko domina (Luxemburgo, 1953ko apirilaren 9a).
  • Henrike eta Maria Teresa Luxemburgokoaren arteko ezkontza oroitzeko domina (Luxemburgo, 1981eko otsailaren 14a).
  • Joan Luxenburgo duke handiaren zilarrezko jubileuaren oroitzapenezko domina (Luxemburgo, 1989ko azaroaren 12a).
  • Gurutze Izartsuaren ordenako dama.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Svenja. Princess Alix of Luxembourg Passed Away. (kontsulta data: 2025-09-28).
  2. a b Redacción. (12 de febrero de 2019). Fallece la princesa Alicia, tía del gran duque de Luxemburgo. Barcelona.
  3. Koenig, Marlene Eilers. (2019-02-12). «Royal Musings: Death notice for the Dowager Princess de Ligne» Royal Musings.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]