Aljaferia jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Aljaferia jauregia
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Palacio de la Aljafería
Aljafería2.JPG
Kokapena
Herrialdea  Espainia
Autonomia  Aragoi
Probintzia Zaragozako probintzia
Aragoiko eskualdea Zaragoza Comarca
Udalerria Zaragoza
Koordenatuak 41° 39′ 23″ N, 0° 53′ 48″ W / 41.656472222222°N,0.89675°W / 41.656472222222; -0.89675Koordenatuak: 41° 39′ 23″ N, 0° 53′ 48″ W / 41.656472222222°N,0.89675°W / 41.656472222222; -0.89675
Historia eta erabilera
Jabea Banu Hud
Erabiltzailea Aragoiko Gorteak
Arkitektura
Estiloa Aragoiko arkitektura mudejarra
Q16573710
Pizkundetar arkitektura
Plateresko
Q2860314
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (iv)
Erreferentzia 378
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 1986 (X. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Aljaferia (gaztelaniaz: Palacio de la Aljafería;arabieraz: قصر الجعفرية‎ Qasr Alĵafariya) Zaragozan (Espainia) XI. mendeko bigarren zatian eraikitako gotortutako jauregia da. Al-Muqtadirrek eraiki zuen Zaragozako taifaren hudiar erregeen egoitza izateko. Hasieran, Qasr al-Surur edo Pozaren jauregia izena zuen eta bertako taifaren une gorena ordezkatzen du[1].

Kordobako meskita eta Granadako Alhambrarekin batera andalustar arkitekturaren monumentu nagusienetariko bat da, eta baita taifa erresumen lanik nabarmena ere.

Bertan dauden aztarna mudejarrak gizateriaren ondare izendatu ziren.

1118an Alfonso I.a Bataitzaileak hiria konkistatu zuenean, Aragoiko erregeen egoitza bilakatu zen. 1593an gotorleku militar bihurtu zuten eta Iberiar Penintsulako Gerran kalte handiak jasan zituen. XX. mendeko bigarren zatian berreraiki eta egun Aragoiko Gorteen egoitza da[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaragozako Aljaferia konjunto  monumental bat da. 3 palazioz osatuta, bakoitza garai historiko desberdinetan eginak.

  • IX mendean defentsa dorre bat egin zuten, 3 solairukoa. Dorre hori gaur Trobadorearen Dorrea bezala ezagutzen dugun basea izan zen.
  • Bi mende geroago Zaragozako taifaren  erregea palazio gotortu bat eraikitzea agindu zuen. Palazio horretan dorrea barne hartu zuten. Palazio hori ALJAFERIA bezala ezagutu zen, eta taifen garaiaren monumentu historiko onena da.
  • Alfonso I Zaragoza konkistatu zuenean, Aragoiko erregeen egoitza bihurtzen da. Errege bakoiza zenbait anpliazio gehiago egin zituzten.

Iparraldeko aldean palazioaren zatirik garrantzitsuenak daude: Tronuaren aretoa eta Meskita. Bertan mihrab bat dago Mekarantz orientatuta meskita guztietan gertatzen den bezala, Kordobarena izan ezik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cabañero Subiza, Bernabé et alt., La Aljafería (I. Lib.), Zaragoza, Aragoiko Gorteak, 1998. ISBN 978-84-86794-97-2
  2. Expósito Sebastián, Manuel, José Luis Pano Gracia eta M.ª Isabel Sepúlveda Sauras, La Aljafería de Zaragoza, Zaragoza, Aragoiko Gorteak, 2006. ISBN 978-84-86794-13-2
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aljaferia jauregia Aldatu lotura Wikidatan


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.