Aljebraren oinarrizko teorema
Aljebraren oinarrizko teoremak dio koefiziente konplexuak dituen polinomio ez konstanteak, maila 1 edo 1 baino altuagoa duenak, gutxienez erro konplexu bat duela.
Korolarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Teorema hau erabiliz ondoriozta daiteke koefiziente konplexuak dituen n mailako polinomioak n erro konplexu izango dituela, erro bakoitza dagokion mutiplizitatearekin hartuta. Beste modu batera esanda, koefiziente konplexuak dituen n mailako polinomio ez konstantea, maila 1 edo 1 baino altuagoa duena, lehenengo mailako n polinomioren biderkadura bezala adieraz daiteke.