Aljerko Arte Ederren Museo Nazionala

Koordenatuak: 36°44′46″N 3°04′20″E / 36.7461°N 3.0722°E / 36.7461; 3.0722
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aljerko Arte Ederren Museo Nazionala
Kokapena
Estatu burujabe Aljeria
Aljeriako probintziaAljer probintzia
HiriaAljer
Koordenatuak36°44′46″N 3°04′20″E / 36.7461°N 3.0722°E / 36.7461; 3.0722
Map
Webgune ofiziala

Aljerko Arte Ederren Museo Nazionala (arabieraz: متحف الوطني للفنون الجميلة‎; frantsesez: Musée national des beaux-arts d'Alger) Aljerren (Aljerian) dagoen museo garrantzitsua da, Magrebeko eta Afrikako handiena. 4.000m²etan 8.000 arte-lan gordetzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina Paul Guion arkitektoaren obra da. 1927an eraikita, Aljerreko inguru historikoan kokatua dago, batzuk Aljeriako Gizateriaren Ondarearen elementuak: Hammako lorategi botanikoa, Cervantesen leizea eta Abd-El-Tif jauregia. Museoaren eraikina lau solairu ditu eta Art Déco estilokoa da. Museoaren inguruan lorategi ederrak ikus daitezke eta han pergola italiar bat. Museoaren jatorria 1875an Hyppolite Lazerges sortutako Arte Ederren Elkartean dago; baita ere aurretik, 1908an, sortutako udal museoan oinarritu zen.

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arte plastiko europarraren bilduma, XIV. mendetik.
  • Arte orientalista, XVIII. mendetik.
  • Aljerian inspiratutako arte bilduma, XIX. mendetik.
  • Altzari zaharren bilduma.
  • Eskultura bilduma
  • Numismatika bilduma
  • ...

Dena dela, bere bilduma berezienak hauek dira:

  • Aljeriako Eskolako bilduma: jatorri kanpotarra zuten baina Aljerian jaiotako margolarien bilduma.
  • "Artea eta Iraultza": Aljeriak independentzia lortu zuenean kanpoko artista asko estatu berriari oparitutako obren bilduma.

Aljeriako artistak museoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]