Edukira joan

Alkatetza nagusi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alkatetza nagusi
Datuak
Motadesagertutako erakunde administratiboa eta administrazio-banaketa mota
HerrialdeaGipuzkoa

Alkatetza Nagusiak izan ziren Gipuzkoako lurralde-erakunde administratibo batzuk, zenbait herri batzen zituztenak Batzar Nagusietan ordezkaritza bateratua izateko. 14. mendetik 19.era izan zen ordezkaritza hori indarrean.

Gipuzkoako egitura osatu zuten herri nagusiek Gaztelako erregeak emandako forua zuten, baina beste haran ez hain urbanizatu batzuetan ahaide nagusien noblezia lokala zen boteregunea. Haran hauetarik batzuetan, Gipuzkoako Batzar Nagusietan parte hartzeko tresna gisa osatu ziren alkatetza nagusiak.[1]

Hiru alkatetza nagusi ezagutu dira historikoki: Areriakoa, Saiazkoa eta Aiztondokoa.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «El origen de las instituciones forales - Gipuzkoa» www.gipuzkoamuseobirtuala.net (kontsulta data: 2025-03-26).
  2. «Juntas Generales de Gipuzkoa - Historia moderna (Siglos XVII y XVIII)» www.bngipuzkoa.eus (kontsulta data: 2025-03-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]