Allande Agergarai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Allande Agergarai
Bizitza
JaiotzaMuskildi, 1943 (80/81 urte)
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Allande Agergarai-Bordaxar[1] (Muskildi, Zuberoa, 1943) idazlea da. Sortu dituen pastoralengatik da ezaguna.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muskildiko Bordaxar etxekoa, ezizen hori ere erabili izan du.

Fraidea da eta lanbidez irakasle lanetan aritu da, Lurdan (Bigorra, Okzitania) lehen eta Donibane Lohizunen gero.

Egun Ziburun bizi da.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerki batzuk tarteka-marteka idatzi baditu ere, pastoralak idazten erakutsi du trebetasuna. Ezustea izan zen Etxahun-Iruri eta Junes Casenave izen handikoen ostean Agergaraik 1985ean pastoral ederra idaztea. Bi hauek eginak ditu:

Herri-antzerki mota honi buruzko ikerketa-lan batzuk ere egin ditu, batez ere frantsesez. Zuberoakoen historiaz gain Baretos ibar auzokide biarnesean egindakoez ere idatzi du. Lan aipagarria Tolosa Okzitaniako unibertsitatean aurkeztu zuen tesia, Étude comparée de Ximena, Pastorale de Pierre Bordaçarre dit Etxahun Iruri avec d' autres œuvres de la Littérature française izenburua zuena.

Osasun arazoak direla medio gutxi idazten zuela zirudienean, 2008an gai honetaz erreferentziazko lantzat jo daitekeen hau argitaratu zuen: Cent ans de pastorales en Soule eta dans les Pyrénées, 1901-2000, 2008ko uztailekoa. Ziburun kokatuta dagoen Jakintza elkartearen eskutik.

Davantek bere antologian Oihenarti dedikatutako pastoraleko zati bat eta Sabin Aranaren gainekoaz Azken khantoria[3] jasotzen ditu zubereraren grafia zaharrean, Agergaraik hautu grafiko hori egin duelako gehienetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hala idatzita euskaraz; frantsesezko izena Arnaud Aguergaray da; izen hori duen biolin jotzaile bat ere bada. Euskomedian, adibidez, pertsonaia biak nahasten dira.
  2. Sabin idatzi zuten pastoralaren izenerako.
  3. Pier Paul Berzaitzen musikaren laguntzaz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]