Allen Ginsberg
Allen Ginsberg (Paterson, New Jersey, 1926ko ekainaren 3, - New York, 1997ko apirilaren 5). Estatu Batuetako poeta, idazlea, irakaslea, ikonoklasta, mugimendu alternatiboen partaide ospetsu eta puskatzailea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Columbiako Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, Hego Amerikan, Ipar Afrikan, Europan eta Indian izan zen. William Carlos Williams-en babespean, lehen poemak argitaratzen hasi zen: Howl and Other Poems, 1956; Kaddish and Other Poems, 1961; Reality Sandwiches and Later Poems, 1963; Baby Poems, 1968. Beat belaunaldia deiturikoan, poeta ezagunen artekoa da Ginsberg, Jack Kerouac, William Burroughs eta Carl Salomonekin batera. Jazza, droga eta oro har baztertuen mundua agertzen du bere lanetan, Estatu Batuetako gizartearekiko kritika zorrotzarekin batera. Zen filosofiarekiko lilura berezia zuen. Hauek ditu azken lanak: Cosmopolitan Greetings: Poems 1986-1992 (1994), Journals 1954-1958 (1995). Hil zen arte, Literatura kritikako irakasle izan zen Columbiako Unibertsitatean (Nueva York).[1]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Howl and Other Poems (1956) ISBN 978-0-87286-017-9
- Kaddish and Other Poems (1961) ISBN 978-0-87286-019-3
- Empty Mirror: Early Poems (1961) ISBN 978-0-87091-030-2
- Reality Sandwiches (1963) ISBN 978-0-87286-021-6
- The Yage Letters (1963) – William Burroughsekin batera
- Planet News (1968) ISBN 978-0-87286-020-9
- First Blues: Rags, Ballads & Harmonium Songs 1971 - 1974 (1975), ISBN 0-916190-05-6
- The Gates of Wrath: Rhymed Poems 1948–1951 (1972) ISBN 978-0-912516-01-1
- The Fall of America: Poems of These States (1973) ISBN 978-0-87286-063-6
- Iron Horse (1972)
- Sad Dust Glories: poems during work summer in woods (1975)
- Mind Breaths (1978) ISBN 978-0-87286-092-6
- Plutonian Ode: Poems 1977–1980 (1981) ISBN 978-0-87286-125-1
- Collected Poems 1947–1980 (1984) ISBN 978-0-06-015341-0. Berrargitaratuta beste izenburuz: Collected Poems 1947-1997, New York, Harper Collins, 2006
- White Shroud Poems: 1980–1985 (1986)
- Cosmopolitan Greetings Poems: 1986–1993 (1994)
- Howl Annotated (1995)
- Illuminated Poems]] (1996)
- Selected Poems: 1947–1995]] (1996)
- Death and Fame: Poems]] 1993–1997 (1999)
- Deliberate Prose]] 1952–1995 (2000)
- Howl & Other Poems 50th Anniversary Edition (2006) ISBN 978-0-06-113745-7
- The Book of Martyrdom and Artifice: First Journals and Poems 1937-1952]] (Da Capo Press, 2006)
- The Selected Letters of Allen Ginsberg and Gary Snyder]] (Counterpoint, 2009)
- I Greet You At The Beginning of a Great Career - Lawrence Ferlinghetti eta Allen Ginsbergrren arteko korrespondentzia aukeratua, 1955-1997 (CityLights, 2015)
"Ulua" I eta II[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere poema epiko "Howl" ziur aski bere lan ezagunena izan daiteke. Hasierako lerroa, "Nire belaunaldiko buru argienak ikusi ditut suntsituta / eromenez" askotan errepikatua izan da. Testuaren bitartez olerkariak kapitalismoaren indar txikitzailea eta gizartearen konformismoa horren aurrean salatu nahi zuen. Poemaren lehenengo partea, Carl Solomoni eskainita, 1955eko urrian San Franciscoko arte areto batean Allen Ginsberg eta Jack Kerouacek antolatutako poesia errezitalean irakurri zuen Ginsbergek. Arrakasta erabatekoa izan zen eta hurrengo urtean, 1956an, City Ligths Books-eko editorea zen Lawrence Ferlinghettik Howl and Other Poems poema liburuan argitaratu zuen.[2] Liburuak hasieran ez zuen bide luzea egin: lizuna zela eta, bahitua izan zen. Horri esker adierazpen askatasunaren aldeko kanpaina handi bat antolatu zen eta, azkenik, Clayton W. Horn epailak gizarte intereseko poema deklaratu zuen, debekua altxatuz. Ordurako "Ulua" Beat belaunaldiaren ikurra bilakatua zen.
"Ulua"ren bigarren atala Ginsbergek peiote drogaren eraginpean idatzi zuen. Horretan idazlearen grina esperimentala ikus daiteke eta zen drogen eraginez idatzi zuen azken aldia izan; esaterako LSDz ere esperimentatu zuen.
"Ulua" poema Harkaitz Canok euskaratu zuen (Susa, 2005).[3] [4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "Howl" (Ulua) poema Harkaitz Canok euskaratuta Entzuteko bertsioa
- (Ingelesez) Allen Ginsberg web orria
- 1926ko jaiotzak
- 1997ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako poetak
- Hippie mugimendua
- Estatubatuar juduak
- Beat belaunaldia
- Ameriketako Estatu Batuetako idazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako anarkistak
- Ameriketako Estatu Batuetako budistak
- LGBT literatura
- Gizon homosexualak
- Budismora konbertituak
- LGBT juduak
- New Yorken hildakoak
- Gibeleko minbiziaren ondorioz hildakoak