Almadraba

Wikipedia, Entziklopedia askea
La pêche du thon, Jean-Pierre Houël, 1782, akuaforte.
.

Almadraba edo atun-sare tranpadun sare finkoa da, kostaldetik gertu kokatzen dena atunak eta antzeko arrainak harrapatzeko.[1]

Almadraba hitza andalustar arabierazko المضربة almaḍrába, hitzetik dator, euskaraz «borroka-tokia» esan nahi duena. Andaluzian, Valentziako Erkidegoan, Murtziako Erkidegoan eta Ceutan erabiltzen dute erromatarren aurreko garaietatik aurrera atunek Atlantiko eta Mediterraneo artean egiten duten emigrazioa aprobetxatuz. Sizilian ere horrela egiten dute, bertan tonnara du izena, italieraz tonno «atun» delako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm. Almadraba. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.