Almendrondoetako harrespila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Almendrondoetako harrespila
Harrespilaren faseak.

Almendrondoetako harrespila (portugesez: Cromeleque dos Almendres) Évora hiritik gertu dagoen harrespil ezaguna da. Iberiar penintsulako menhir multzo handiena da eta Europako handienetakoa.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Evoratik 15 kilometro mendebaldera dago, Nossa Senhora de Guadalupe parrokian. Monfurado mendizerrako maldan kokaturik dago, nekazal eremuan eta artelatz basoen artean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 6000 urtean altxatu baziren ere 1966 arte ez ziren aurkitu. Henrique Leonor Pina izan zen aurkitzailea eta indusketak aurrera eraman zituena. Hainbat garaitako harri multzoak daude, Almendres I (K.a. 6000 urtekoa), Almendres II (K.a. 5000) eta Almendres III (K.a. 4000). Hainbat harrik marraturiko irudiak dituzte.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egitura zirkularrak osatzen dituzten granitozko 95 menhirrek osatzen dute.

  • Almendres I: bi zirkulo kontzentriko txiki osatzen zituzten.
  • Almendres II: bi elipse kontzentriko handi osatzen zituzten. Menhir altuenak bertan daude.
  • Almendres III: aurreko egiturek hainbat aldaketa izan zituzten.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Almendrondoetako harrespila Aldatu lotura Wikidatan