Almiradio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gazteluberri, Erdi Aroan almirantio bat eta geroago Nabaskozekoan sartuta

Nafarroa Garaian, almiradioa edo almiranterria ohorezko titulu bat da, Nafarroako Erresumaren antzinako mugape-erakunde bati dagokiona, eta gaur egun izen pertsonifikatua geratzen da Nabaskoze almiradioan. Erregeak izendatutako almiranteek jaurtzen zituztenak, beste herrialde batzuetako almirantekin zerikusi barik. Almiranteak, oro har garrantzi hierarkikoan, merioen azpitik zeuden. Batzuetan bazuten eginkizun militarra, almiradioko gizonak errekrutatzekoa Erresumaren zerbitzurako, baina beste ezer baino gehiago administrazio-kargua zen, biziartekoa.[1]

Izenak izan lezake jatorria Iruñeko San Zernin burguaren historian. Iruñeko burgu frankoa zen hau, Frantzian jatorri zuten bizilagunek bizi ziren (okzitaniarrak izango ziren gehienak, dena dela), eta hango buruzagiaren kargu-izena zen almirantearena. Xanpainako leinua Nafarroako erregetzako leinu nagusia izan zen urteetan, San Zernindik beste eremu batzuetara zabaldu zen hitza:[1] Nabaskoze, Erronkaribar, Zaraitzu, Aezkoa, Agoitz, Irunberri, Zangoza, Urrotz, Elo, Eugi, Larrasoaña, Atarrabia eta San Zernin eta San Nikolas Iruñean almiradioak ziren izenez Erdi Aroaren amaieran, besteak beste.

Almiradioaren izen eta izanak iraun zuen Nafarroako konkistaren ondotik, baita XXI. mendera arte, Nabaskoze almiradioaren kasuan, baina almirante-kargua desagertu zen aspaldi. Antzina ere berezia zen Nabaskoze almiradioa berau beste almiradio batzuez osatua baitzegoen (Nabaskoze bera, Aizpurgi, Ustaize eta Gazteluberri), eta, horregatik, Almiradioen almiradioa edo Almiranterrien almiranterria esaten zitzaion.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Nafarroako Entziklopedia Handia | ALMIRANTERRI. (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  2. «Aurreikuspena - Nabaskozeko Almiranterria» www.ayuntamientodenavascues.net (Noiz kontsultatua: 2019-09-15).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]