Almirantearen gotorlekua (Pasai San Pedro)

Koordenatuak: 43°19′49″N 1°56′00″W / 43.33021°N 1.93343°W / 43.33021; -1.93343
Wikipedia, Entziklopedia askea
Almirantearen gotorlekua (Pasai San Pedro)
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′49″N 1°56′00″W / 43.33021°N 1.93343°W / 43.33021; -1.93343
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVII. mendea -
Ondarea
EJren ondarea8

Almirantearen gotorlekua Gipuzkoako Pasaia udalerriko Pasai San Pedro barrutian eta Donostiako mugan dagoen gotorleku baten hondakinak dira. Pasaiako badiaren bokalaren gain dago, Ulia mendian, eta Platako lurmuturra eta Platako itsasargitik hurbil, Gurutzeta izeneko muino batean dago kokatuta, 206 metrora itsas mailaren gainetik. Bi udalerrien arteko mugan kokatuta izanik, Donostiako eraikintzat ere hartua izan da.

1876an Donostia inguruan zeuden gotorleku liberal eta karlistak. Almirantearena goian eskuinaldean.

Antzinako kokaleku militarra da, XIX. mendean Karlistaldietan Donostia inguratu eta defendatzen duten liberalen gotorlekuetako bat izan zen. [1]1836ko apirilean Britaniar legio batek eraiki zuen forte horren aurrekari bat, gerizpe edo parapeto-gune modukoa Pasaiako badia zaintzeko eginkizunarekin. Almirante, Ingelesena edo Morales izenekin ere ezaguna izan zen orduan; hori dela eta, kokapenaren araberako izenarekin ere ezaguna da, hots, Gurutzetako fortea. Bigarren Karlistadan liberalek eraiki zuten fortea bera eta 1874 urtean kainoiez hornitu Pasaiako portutik. Ordurako Donostiak bere harresiak kenduta zituen eta Donostia liberala defendatu zuten tropek behin-behineko gotorlekuak eraiki zituzten hiru lerrotan, hiriaren inguruan presaka eraikiak ere. Hauek ziren lehenengo lerroko gotorlekuak: Hernandez, Farola, Lugaritz, Puio, Ametzagaina, Altza, Miracruz y Almirante. Halere, gero eta eginkizun xumeagoa izan zuen, Altza, Ametzagaina edo Arramendiko forteak egokiagoak baitziren eremua karlistengandik defendatzeko.[2].

Egiturari dagokionez, oinplano karratua da itxuraz, baina neurtzean trapezio irregularra dela antzematen da. Uliako harearriz egina dago. Barrutian zenbait eraikin dokumentatu dira munizioa gordetzeko eta soldaduen aterperako.[3].

Almirantearen gotorlekua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Sáez García, Juan Antonio. (2007). «Los fuertes de Alza y del Almirante en la última confrontación carlista» Altza, hautsa kenduz (Altzako Historia Mintegia): 9-18..
  2. Arrieta, Antton.- Euskal Herriko Forteak : Berpizkundetik karlismora.-Tafalla : Txalaparta, 2015
  3. Saez, Juan Antonio; Agirre Gorka.- Gotorlekuak Gipuzkoan : XVI-XIX. mendeak (Bertan, 18 zk.).- Donostia : Gipuzkoako Foru Aldundia, 2002


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]