Aloña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aloña
Aloña mendia.JPG
Punturik altuena
Mendirik altuena Aloña mendi
Altuera 1.248 metro
Koordenatuak 42° 59′ 58″ N, 2° 23′ 56″ W / 42.99944444°N,2.39888889°W / 42.99944444; -2.39888889Koordenatuak: 42° 59′ 58″ N, 2° 23′ 56″ W / 42.99944444°N,2.39888889°W / 42.99944444; -2.39888889
Geografia
Herrialdea Espainia
Autonomia Euskal Autonomia Erkidegoa
Probintzia Gipuzkoa

Aloña Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen mendilerroa da, Oñati (Debagoiena) udalerriaren hego-ekialdean dagoena da.

Iparraldean Uribarri eta Murgia auzoak (Oñati), Duruko eta Urbiako zelaiak hegoaldean eta Aizkorriko mendilerroa hego-ekialdean ondoan ditu, mendilerro bien artean Biozkorniako lepoa dagoelarik.

Bertan daude eskualde osoko mendirik garaienak, guztiak 1.200 metrotik gorakoak.

Tontorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aloña mendi edo Gorgomendi da mendilerroko tontorrik aipagarriena, 1.250 metroko garaierarekin, altuena ez den arren.

Beste tontorrak, garaieraren arabera ordenaturik, hauexek dira:

Aloñako igoerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Aloñako Igoera" 2005etik antolatzen den mendi lasterketa da, 22.6 kilometroko ibilbidea daukana eta 1.868 metroko pilatutako desnibelarekin.

Karreratik kanpo, oinez igotzeko ohiko abiapuntua da Urtiagain lepoa (506 m), Arantzazurako bidean. Halaber, Arantzazutik bertatik abiatzen da bide bat Durutik igarotzen dena, eta Gomiztegiko artzain eskolatik. Biozkorniako lepoa (1.200 m) beste aukera bat da, "Ama Birjinaren Silla" izena ere hartzen duena. Bertara Legazpi edo Oñati aldetik iristen da, Katabera antzinako burdin meategietatik.

Duru-Malla[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duru eta Mallako zelaiak Aloñako mendigunearen hegoaldean kokatuta daude, Arantzazu auzoaren gainaldean. Korta edo saroiek osatuta dagoen ingurunea da, antzinako artzain-etxolekin batera. Artzaintzarako zonalde honek, gainera, gordetzen du Eskista izeneko lekua. Ibarrondo familiak atondutako iglu formako eraikin txikia da, ondoan dagoen muinotik erremonte bakar batekin osatzen zuen eski estazio txikia garai batean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa