Alokairuko ibilgailu gidariduna

Alokairuko Ibilgailu Gidaridunak (AIG), VTC edo Ibilgailu Gidaridunak (IG) bidaiariak leku batetik bestera eramaten dituztenak dira. Hau da, alokairuan dagoen autoa, gidaridun batekin joaten dena. Garai batean limusinak edo luxuzko beste zerbitzu batzuk emateko ziren, baina azken urteetan taxien alternatiba gisa zabaldu dira, Uber, Cabify eta antzeko enpresen bitartez. Auto gidaridun bat bizkor alokatzeko aplikazio digital gisa aurkezten dute bere burua, baina Europako Auzitegiak dio garraio enpresak direla[1].
Taxia ere alokairuko ibilgailu gidariduna da berez (zaharrena eta munduan hedatuena[2]); halere, AIG izena taxiak ez diren beste zerbitzuei eman ohi zaio.
AIG-en ezaugarriak eta arautzea asko aldatzen dira herrialdearen arabera.
Remis
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argentinan, Paraguayen, Uruguayen eta Bolivian hedatua dago. Remisak (“voiture de remise” esaeraren elipsia) 1940. hamarkadan Buenos Aireseko gau giroan sortu ziren, gidari partikularren ekimenez, taxiak bete ezin zuten eskariari erantzuteko. Denborarekin, gidari hauek elkartu eta koordinatu ziren, taxien aldean ezaugarri propioak dituen zerbitzua emanez.[3]
Taxi kolektiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taxiaren eta autobusaren arteko hibridoak, munduko leku askotan erabiltzen direnak.[4]
Taxi busak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Garraio publikoaren bertsio aurreratua, biztanle gutxiko eskualdeetan ibilbide malguak ezartzen dituena erabiltzaileen neurrira.[5]
P2P sareak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken urteetan P2P ereduko sareak hedatu dira; hauetan, telefono mugikorren aplikazioak erabiliz, bezeroak eta gidariak ados jartzen dira bitartekaririk gabe. Sistema honi esker nazioarteko konpainia handiak (Cabify, Uber, Didi Chuxing, Grab...) IG-en negozioan sartu dira, ohiko taxi zerbitzuari konpetentzia handia eginez.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ZER DA VTC BAT?» Berria 2018-07-31 (kontsulta data: 2026-03-13).
- ↑ Hurley, Selina. «The Surprisingly Old Story Of London's First Ever Electric Taxi» https://blog.sciencemuseum.org.uk/ (kontsulta data: 2018ko abuztuaren 3a).
- ↑ Historia del servicio de Remise. (kontsulta data: 2018ko abuztuaren 3a).
- ↑ Sigurd., Grava,. (2003). Urban transportation systems : choices for communities. McGraw-Hill ISBN 0071384170. PMC 49672765. (kontsulta data: 2018-08-02).
- ↑ A.E.. (2018ko apirilaren 3a). «La oposición saca adelante que el taxi-bus llegue a las zonas rurales» El Diario Vasco (kontsulta data: 2018ko abuztuaren 3a).
- ↑ Aranburu, Iker. (2018ko uztailaren 31a). «Espainiako Gobernuak VTC baimenak legez mugatuko dituela agindu die taxilariei» Berria (kontsulta data: 2018ko abuztuaren 3a).