Alonso Berruguete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alonso Berruguete
Alonso Berruguete (por José Alcoverro) 01.jpg
ganberako margolari

Bizitza
Jaiotza Paredes de Nava, 1486
Herrialdea  Espainia
Heriotza Toledo1561 (74/75 urte)
Familia
Aita Pedro Berruguete
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria, eskultorea eta arkitektoa
Lan nabarmenak Madonna with Child Itzuli
Salome with the head of John the Baptist Itzuli

Alonso Berruguete, izen osoa Alonso González Berruguete (Paredes de Nava, 1488 inguruan - Toledo, 1561), espainiar eskultore eta margolaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedroren semea eta haren ikaslea izan zen, dirudienez; 1508 inguruan Italiara joan zen, eta Erroman eta Florentzian egonaldiak egin zituen. Michelangeloren ikasle izan zen eta hari jarraituz sorturiko joera manieristari lotu zitzaion lehenetakoa izan zen. 1517an Espainian zegoen berriro eta ondoko urtean Karlos V.aren margolaria izan zen.

Eskultore gisa, Valladoliden, Salamancan eta Toledon aritu zen. Eskultura polikromoa landu zuen, dramatismo agerikoa, manierismoaren ikusmoldeak jarraitzen zituena, baina tradizio gotikoak erabat ahaztu gabe. 1523an, Mejoradako erretaula nagusia (Olmedo) egiteko kontratatu zuten. Ordukoa da, halaber, San Joan elizako Ecce Homo, Olmedokoa; lan erraldoi horietan daude Berrugueteren eskulturarik ezagunenak, hala nola San Sebastian ospetsua.

Valladoliden, Santiago elizako Epifaniaren erretaula egiteko kontratua 1537koa da. Berak eginak dira Toledoko katedraleko goiko aulkiteriaren erdia (1539) artzapezpikuaren aulkia, eta alabastroan landutako Antzaldatzea. Berrugueteren beste lan garrantzitsu batzuk dira Salome (1512-1517 ingurukoa) eta Tavera kardinalaren hilobia (1561).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alonso Berruguete Aldatu lotura Wikidatan