Alonsotegi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alonsotegi

 Bizkaia
Alonsotegiren ikuspegia.
Alonsotegiren ikuspegia.

Alonsotegiko armarria

Izen ofiziala Alonsotegi
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Bilboaldea
Alkatea Joseba Mirena Urbieta Lemos (EAJ)
Herritarra alonsotegiar
Koordenatuak 43°14′42″N 02°59′19″W / 43.24500°N 2.98861°W / 43.24500; -2.98861Koordenatuak: 43°14′42″N 02°59′19″W / 43.24500°N 2.98861°W / 43.24500; -2.98861

Bizkaia municipalities Alonsotegi.PNG

Eremua 21,00 km2
Garaiera 28 m
Distantzia 5,1 km Bilbora
Posta kodea 48810
Biztanleria 2.855 bizt. (2014) — (Green Arrow Up.svg 4)
Dentsitatea 135,95 bizt./km²
http://www.alonsotegi.net/


Alonsotegi Bizkaiko udalerria da. Bilboaldean eta Enkarterrietan dago kokaturik eta 21 kilometro koadroko zabalera du. Alonsotegiko hiriguneaz gain, Arbuio eta Irauregi auzoak dira nabarmengarri.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kadagua ibaiaren ondoan kokatuta dago Pagasarri eta Ganekogorta mendien pean.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar, Arrigorriaga eta Barakaldo udalerrien zati izan da, bere independentzia 1991. urtean lortu zuen arte. Lau zatitan banatu daiteke bere historia:

1. XV. edo XVI. mende hasierararte, Alonsotegi Arrigorriaga udalerriaren barne zegoen.

2. XVI. mendean elizate independente moduan eratu zen, 1888. urterarte.

3. 1888. urteko azaroaren 13tik 1990ko abenduaren 31rarte Alonsotegi, Barakaldok zuen anexionatuta.

4. Azkenik, 1991ko urtarrilaren 1ean lortu zuen berriz desanexioa, ordura arte beti barakaldar izandako Irauregi eta Zamundi auzuneekin herri independentea eratuz.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991. urtera arte, Alonsotegi Barakaldoko udalerrian sartuta egon zen.

Alonsotegiko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Alonsotegin»

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Joseba Mirena Urbieta Lemos (EAJ) da Alonsotegiko alkatea, Jose Luis Erezumaren (EAJ) ondotik. Urbietak alkatetza lortu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alonsotegiko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
6 / 11
770 (% 50,16)
5 / 11
708 (% 42,32)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)*
4 / 11
557 (% 36,29)
4 / 11
500 (% 29,89)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 11
170 (% 11,07)
1 / 11
173 (% 10,34)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
38 (% 2,48)
0 / 11
68 (% 4,06)
Alonsotegiko Ezkerra
1 / 11
194 (% 11,60)
Ezker Batua-Berdeak (EB-B)
0 / 11
30 (% 1,79)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean

Alonsotegiar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alonsotegi Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa