Sasiola dorrea

Koordenatuak: 43°17′27″N 2°21′24″W / 43.29089°N 2.35659°W / 43.29089; -2.35659
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alostorrea (Debako dorretxea)» orritik birbideratua)
Sasiola dorrea
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDeba
Koordenatuak43°17′27″N 2°21′24″W / 43.29089°N 2.35659°W / 43.29089; -2.35659
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
neoklasizismoa
Ondarea
5

Sasiola dorrea, iturri batzuen arabera Alos ere izendatua,[1] Gipuzkoako Deba udalerriko herrigunean dagoen dorretxe gotiko bat da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendaro aldetik etorrita herrigunearen sarreran dago, Osio kaleko 4. zenbakian, N-634 errepidea eta Maxpe kalearen alboan eta Euskotrenen burdinbidea eta Deba ibaitik hurbil,[2] garai bateko Debako errebalean.[3]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotorleku bezala sortua, estilo gotiko-errenazentista du eta oinplano laukizuzeneko eraikina da, fatxada nagusia osoki silarriz egina. Jatorrizko leiho zorrotz batzuk eta antzina babeserako erabiltzen zen azken solairuko egurrezko hegalari eusten zioten harrizko irtenguneak ditu.[4] XX. mendean eraldatua izan zen, eta gaur egun etxebizitza partikularrak ditu

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasiola leinuaren jabetzakoa izan zen, Erdi Aroan Irarrazabal leinuarekin liskarrak izan zituen, biak ere debatar leinuak ziren.

Sasiola familiaren dokumentu zaharrenak 1340koak dira.[5] Familiaren etxe nagusiak Debako herrian izan ziren, eta haien adar bat izango zen Sasiolako komentu-ospitalea sortuko zuena.[6]

Dorretxe hau XV[7]-XVI[4] mendeen artean eraikia izan zen.

Etxe honen ondorengoak litzazke Martin Otsoa Sasiolakoa (Gaztelako Kondestablearen diruzain eta idazkaria); Jofre Ibañez Sasiolakoa (erret kontseilukidea, eta Gaztelako lehen enbaxadorea Ingalaterran); Maria Estibaliz Sasiolakoa, euskal olerkaria, 1550 inguruan jaioa.[7]

Alostorrearekin identifikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzaren ondare fitxetan etxea "Sasiola edo Alos" izenarekin katalogatua badago ere,[1] ez dirudi Erdi Aroko kondairetan eta kantuetan aipatzen den Alostorre bera denik. Izan ere, Resurreccion Maria Azkueren arabera, 1844ean kondairako eraikina eraitsia eta berreraikia izan zen;[8] (beste iturri batzuek berrikuntza hau 1865an datatzen dute, sute baten ondorioz[7]). Patxi Aldabaldetrekuk Urasanditik 1980ean eginiko argazki batean Sasiola eta Alos dorreak argi bereizi zituen.[9] Urte batzuk geroago, Anastasio Arrinda apaiza Alostorrearen aztarnen nondik norakoak identifikatu nahian aritu zen, ordurako desagertua baitzen.[10]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Eusko Jaurlaritza. Patrimonio Cultural. Ondarea. Torre Sasiola o Alos.. .
  2. «Ondare zibila — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-24).
  3. (Gaztelaniaz) Aranzeta, Publicado por Alex Turrillas. El blog de Alex Turrillas. (Noiz kontsultatua: 2021-10-24).
  4. a b r01e00000ff26d4661aa470b88b07821bd8d58380, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2007-01-02). «Sasiola Dorrea» turismoa.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-24).
  5. Castillos de España.
  6. «Bertan 11 - Casas torre y linajes de Gipuzkoa Capítulo 4: Las Torres en el mundo urbano» bertan.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2021-10-24).
  7. a b c «Torre Sasiola» www.rutasconhistoria.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-24).
  8. AZKUE, Resurrección María de. LA MÚSICA POPULAR BASCONGADA. Conferencia dada en el «Centro Basco» de Bilbao por el presbítero Dr. D. Resurrección M.ª de Azkue. (CONTINUACIÓN). Euskal-Erria aldizkaria.
  9. Aldabaldetreku, Patxi. (1996). Casas y torres urbanas en Deba. .
  10. ARRINDA, Anes. 1986. Alos-Torre'ko Usua. Deba aldizkaria.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]