Alouatta arctoidea
Itxura
| Alouatta arctoidea | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Primates |
| Familia | Atelidae |
| Generoa | Alouatta |
| Espeziea | Alouatta arctoidea Á.Cabrera, 1940 |
| Banaketa mapa | |
Alouatta arctoidea Alouatta generoko primate espeziea da. Hego Amerikako iparraldean bizi da.[1]
Banaketa eta habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximu hau Hego Amerikako iparraldekoa da. Venezuelako iparraldea eta Kolonbiako ipar-ekialdeko zati txiki batean aurki daiteke.
Batez ere, urtaroko oihan primarioetan eta galeria-basoetan bizi da.
Ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bikoteka eta taldeka ikusten da. Normalean, kume bakarra izaten dute.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Primate hauek hosto gazteak, kukuluak, loreak, frutak, haziak, zurtoinak eta adarrak jaten dituzte. Hostoak dira proteina-iturri nagusia eta frutak energia- eta proteina-iturriak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Alouatta arctoidea. (kontsulta data: 6 de septiembre de 2012).