Edukira joan

Aloys Van de Vyvere

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aloys Van de Vyvere


Belgikako Lehen Ministroa

1925eko maiatzaren 13a - 1925eko ekainaren 17a
Georges Theunis - Prosper Poullet
Belgikako justizia ministroa

1921eko urriaren 24a - 1921eko abenduaren 16a
Emile Vandervelde - Fulgence Masson (en) Itzuli
Minister of Mobility (en) Itzuli

1912ko azaroaren 11 - 1914ko otsailaren 28a
Charles de Broqueville - Paul Segers (en) Itzuli
Belgikako Ordezkarien Ganberako kidea

1911ko otsailaren 9a - 1931ko urtarrilaren 15a
Bizitza
JaiotzaTielt1871ko ekainaren 8a
Herrialdea Belgika
HeriotzaParis1961eko urriaren 22a (90 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Pietje Puk, Seagull eta Spectator
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaCatholic Party (en) Itzuli

Aloys Van de Vyvere (Tielt, 1871ko ekainaren 8a - Paris, 1961eko urriaren 22a) belgikar politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1925eko maiatzaren 13tik ekainaren 27ra.

Zuzenbidea eta filosofia ikasi zituen eta abokatu lanetan aritu zen Ganten. Hiri honetako zinegotzia izan zen 1909tik 1911ra. 1911n Ordezkarien Ganberako kide aukeratu zuten nekazarien erakundeen laguntzarekin, eta 1920an petrolio-konpainia bat sortu zuen.

Nekazaritza eta Herri Lan (1911–1912), Trenbide eta Posta (1912–1914), Finantza (1914–1918), Ekonomia (1920–1924) eta Nekazaritza (1925–1926) ministro izan zen.

Alderdi Katolikoko buruzagia, 1925eko maiatzean herrialdeko lehen ministro izendatu zuten. Krisian zegoen alderdi bat eta gobernu bat zuzendu zituen, eta hilabete baten ondoren kargua utzi behar izan zuen.