Edukira joan

Alphaproteobacteria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alphaproteobacteria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
Klasea Alphaproteobacteria
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Alphaproteobacteria edo Alfaproteobakterioak bakterio klase bat da, Proteobacteria filumaren barruan. Klase horretan oso ezberdinak diren bakterioak biltzen dira, arbaso amankomuna dutenak. Irizpide filogenetikoak aintzat hartzen dira bakterio anitz horiek multzo honetan sailkatzeko.

Proteobacteria guztien antzera, Alfaproteobakterioak mikrobio Gram negatiboak dira.

Bakterio fototrofo batzuk (Rhodospirillum, Rhodobacter...), landareekin sinbiosi egiten dutenak (Rhizobium), hainbat patogeno (Rickettsia, Brucella, Agrobacterium...) eta oligotrofo batzuk (Caulobacter, Pelagibacter) Alphaproteobacteria dira.

Indarrean dagoen hipotesi baten arabera gaur egungo organismo eukariotoen mitokondrioak Alphaproteobacteria zahar batetik sortuak dira (teoria endosinbiotikoa) [1].

Hemezortzi orden sailkatzen dira gaur egun (2026) Alphaproteobacteria klasean, eta bi hautagai ere (Pelagibacterales eta Puniceispirillales) daude sailkapenean sartzeko. Hauek dira guztiak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]