Alphonsus Mathias
| Alphonsus Mathias | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1986ko irailaren 12a - 1998ko martxoaren 24a ← Packiam Arokiaswamy (en) Elizbarrutia: Bangaloreko artxidiozesia
1963ko azaroaren 16a - 2024ko uztailaren 10a - John Baptist Sequeira (en) Elizbarrutia: Chikmagalurreko elizbarrutia | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Pangala (en) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Bangalore, 2024ko uztailaren 10a (96 urte) | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa, apezpiku katolikoa eta artzapezpiku katolikoa | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Alphonsus Mathias (Pangala, 1928ko ekainaren 22a – Bangalore, 2024ko uztailaren 10a) indiar elizgizon katolikoa izan zen. 1963tik 1986ra Chikmagalurreko apezpikua izan zen eta 1986tik 1998ra Bangaloreko artzapezpikua.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diego Mathias eta Philomena D'Souzaren seme-alabetatik laugarrena, Alphonsus Mathias Karnatakako Pangala herri txikian jaio zen 1928ko ekainaren 22an.[1] 1954ko abuztuaren 24an apaiztu zen. 1963ko azaroaren 16an, Paulo VI.a aita santuak Chikmagalurreko apezpiku izendatu zuen.[2] Hurrengo urteko otsailaren 5ean apezpiku-ordinazioa jaso zuen Chikmagalurreko San Jose katedralean, James Knox artzapezpikuaren eskutik, kontsakratzailekideak Albert Vincent D'Souza eta Raymond D'Mello izanik.[3]
Vatikanoko II. kontzilioko hirugarren eta laugarren saioan parte hartu zuen.[3] 1986ko irailaren 12an Bangaloreko artzapezpiku izendatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 1998ko martxoaren 24an dimisioa eman zuen arte.[4] 1989tik 1994ra Indiako apezpiku-konferentziako buru izan zen.[5]
Mathias 2024ko uztailaren 10ean hil zen, 96 urte zituela.[6]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Costantino Patrizi Naro kardinala (1828)
- Lucido Maria Parocchi kardinala (1871)
- Pietro Respighi kardinala (1891)
- Pietro La Fontaine kardinala (1906)
- Celso Benigno Luigi Costantini kardinala (1921)
- James Knox artzapezpikua (1953)
- Alphonsus Mathias artzapezpikua[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Archbishop Alphonsus Mathias: A Legacy of Faith, Leadership, and Service» Archdiocese of Bangalore 2024-07-10 (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ (Ingelesez) D'Souza, Eugene. «Archbishop Emeritus of Bangalore Dr. Alphonse Mathias completes 50 years of Episcopal Consecration» Bellevision.com 2014-02-05 (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Archbishop Alphonsus Mathias †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ (Ingelesez) «Archbishops/Bishops Emeriti» Archdiocese of Bangalore (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ (Ingelesez) Alva, H. R. «Fruitful 90: A glimpse into the journey of Dr Alphonsus Mathias, Archbishop Emeritus of Bengaluru» Daijiworld 2018-06-22 (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ (Ingelesez) «Archbishop Emeritus Rev Alphonsus Mathias passes away» Daijiworld 2024-07-10 (kontsulta data: 2025-11-17).