Als uhartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Als

Sonderborg.jpg


Sønderborgeko kaia.
Geografia
Kokapena Belt Txikia
Azalera 312 km2
Politika
Herrialdea  Danimarka
Eskualdea Hegoadeko Danimarka
Hiri populatuena Sønderborg
Hiri populatuenaren biztanleria 27.237 bizt.
Gizartea
Biztanleria 51.322
Dentsitatea 154.5 bizt./km²


Als Hegoaldeko Danimarkan dagoen uhartea da, Sønderborg udalerriari dagokiona. 312 km²-ko azalera du eta 51.322 biztanle (2011).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alssund itsasarteak banatzen du Jutlandia penintsulatik eta Belt Txikiak Fionia uhartetik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinatik populatua izan da, Harri Aroko eta Brontze Aroko aztarnak aurkitu baitira bertan.

Kristian III.aren semea zen Joan Dukeak uhartea dukerri bihurtu zuen Erdi Aroan. 1651etik aurrera Augustenborg jauregiaren inguruan herria eratuz joan zen. Schleswig-Holstein dukerriaren parte bihurtu zen Als uhartea. Alemaniarren eta daniarren arteko hainbat borroka jasan ondoren, 1870ean Prusiak eskuratu zuen eta berehala gotortu egin zuen. Hala ere populazioa daniarra zen gehienbat eta erreferendum baten bidez 1920an berriz Danimarkara itzultzea lortu zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Als uhartea Aldatu lotura Wikidatan