Alsazia-Lorrenako Sobietar Errepublika
Alsazia-Lorrenako Sobietar Errepublika République des conseils d 'Alsace-Lorraine - Räterepublik Elsaß-Lothringen - D' Rotrepüblik Elsass-Lothrìnge | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1918ko azaroko 10a – 1918ko azaroko 22a | |||||||
Sobietar Errepublika | |||||||
| |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Estrasburgo | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Frantses,Alemana | ||||||
Historia | |||||||
Garai historikoa | Aro Garaikidea Azaroko Iraultza | ||||||
Sobietar Errepublikaren aldarrikapena | 1918ko azaroko 10a | ||||||
Frantziar okupazioa | 1918ko azaroko 22a | ||||||
|
Alsazia-Lorrenako Sobietar Errepublika (frantsesez: République des conseils d 'Alsace-Lorraine; alemanez: Räterepublik Elsaß-Lothringen; luxenburgeraz: D' Rotrepüblik Elsass-Lothrìnge) iraupen laburreko sobietar errepublika izan zen, Alsazia eta Lorrenan sortua. Lehen Mundu Gerrako amaieraren testuinguruan aldarrikatu zen, 1871tik jabe izan zen Alemaniar Inperioa erortzekotan zegoenean. Gutxira Frantziako tropen okupazioarekin amaitu zen.
Sorrera eta garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sobietar Errepublika trantsizio garai batean sortu zen, non Alsazia-Mosela eskualdea Alemaniatik frantziar subiranotasunera igaro zen Lehen Mundu Gerraren amaieran. Alsaziako soldaduak, batez ere 1918ko hasieratik aurrera, matxinatzen hasi ziren. Matxinada handiena Beverlooko zelaian eman zen, 1918ko maiatzaren 12an. 1918ko azarorako Alemaniar Inperioaren ezinegona ikusita, eta barne arazoak azterturik (nagusiki hilabete bereko iraultza) Alsazia-Lorrenako populazioa altxatzen hasi zen.[1]
Honen ondorioz, langile eta soldaduen kontseilu marxistak (alemanez Soldaten-und Arbeiterräte) Mulhousen azaroaren 9an, eta Colmar eta Estrasburgon azaroaren 10ean sortu ziren, Reicharen amaierak eta sobiet errusiar baliokideen imitazioak giro orokor iraultzailean sortutako beste organo batzuen eredua kopiatuz. Alemaniarren agindupean, Alsazia-Lorrenako Reichsland (Lurralde Inperiala) osatzen zuen lurraldea zuzenean Berlingo gobernu inperialak administratu zuen, eta 1911n nolabaiteko autonomia maila eman zitzaion.
Azaroaren 8an, Estrasburgon, Alsaziako hiriburuan, Bavariako Kontseiluen Errepublikaren aldarrikapena erretransmititu zen. Honek inspiratuta, milaka manifestari bildu ziren Kléber enparantzan, Estrasburgoko enparantza nagusia, Alemaniako iparraldetik zetozen lehen matxinatuei omenaldi egiteko. Matxinoek kontrolatutako tren bat blokeatu zuten Kehleko zubian eta komandante leial batek trenaren aurka tiro egiteko agindu zuen. Matxino bat hil zen, baina bere lagunek Kehl hiriaren kontrola hartu zuten. Estrasburgotik, iraultza Alsazia eta Lorrenan zehar hedatu zen, eta antzeko sobiet entitateak Haguenau, Mulhouse, Sélestat, Colmar, Metz eta beste hiri batzuetan ezarri ziren.
Kaiserra lurraren tokiko subiranoa ere izan zen, eta, beraz, Gilen II.aren abdikazioak, azaroaren 9an, monarkia maila nazionalean zein eskualdekoan erortzea ekarri zuen. Azaroaren 11n, Compiègneko armistizioa indartu zen, eta, besteak beste, orduko Alsazia-Lorrenako Reichsland alemaniarra tropa alemaniarrek 15 eguneko epean ebakuatu behar zutela zioen. Gillenek ofizialki 1918ko azaroaren 28ra arte abdikatu ez bazuen ere, Alsazia-Lorrenako estatu inperialak, bere subiranoa bera ez zegoenean enperadorearen menpe zuzen-zuzenean zegoenak, berehalako independentzia jaso zuen de facto, estatuburuaren ihesaren ondorioz. Egoera kaotiko honetan, Landtag-ek lurraren autoritate gorena aldarrikatu zuen "Kontseilu Nazionala" izenarekin. Estrasburgoko Sobietak, Eugen Ricklinen agindupean, Estrasburgoko Soldaduen Kontseilua ezarri zuen eta hiriaren kontrola hartu zuen independentzia aldarrikatuz. Ondoren, langileen eta soldaduen kontseilu bat ezarri zen, garagardotegiko langileen sindikatuko burua buru zela. Bandera gorriak ezarri ziren hiri osoan zehar, katedraleko orratzean ere. Amnistia deklaratu zen eta prentsa-askatasuna aldarrikatu zen. Lantegietako langileek greba egin zuten, soldata handiagoak eskatuz; sobietek soldatak handitu zituzten dekretu bidez, fabriken jabeen oposizioaren aurka. Jacques Peirotes, SPDk Colmarreko Reichstagean zuen ordezkariak gobernu frantziarraren sorrera iragarri zuen bitartean, Parisen jeneral frantsesei tropak azkar bidaltzeko eskatuz ordena berrezartzeko.[2]
Sobietar Kontseiluak desegin egin ziren alemaniar tropen irteerarekin, azaroaren 11tik 22ra bitartean. Henri Gouraud jeneralaren agindupeko frantziar armadaren etorrerak egoera egonkortu zuen: frantziar tropek eskualdea okupazio militarrpean jarri zuten eta azaroaren 21ean Estrasburgon sartu ziren. Kontseilu Nazionalak abenduaren 5ean aldarrikatu zuen Alsazia Frantziara batzea, nahiz eta prozesu horrek ez zuen nazioarteko onarpenik izan 1919an Versaillesko Ituna sinatu zen arte. Grebak indarrez eten zituzten eta astintzaileak atxilotu egin zituzten. Estrasburgoko eta Mulhouseko "Rue du 22 novembre" izeneko kaleek Alsazia Frantziara itzuli zela oroitarazten dute. Eskualdeak duela gutxi lortutako autonomia galdu zuen, eta sistema frantses zentralizatura itzuli zen, Mosela eta Goi eta Behe Rin departamenduak bezala.
1918ko urrian, Max Badengoa Reicheko kantzilerrak Alsazia-Lorrenako Errepublika independente bat osatzea proposatu zien aliatue, eremua Frantziara anexionatua izan ez zedin, baina hauek uko egin zioten.
Alsaziarren ikuspuntua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra amaitu zenean, iritzi publikoa izugarri zegoen Frantziaren alde. Bere egunkarian, Charles Spindlerrek bere herrikideen poza erakusten du alemaniar etorkinen nahasmenaren aurrean. Azaroaren 6an dio arreba Estrasburgotik itzuli zela, eta hiru koloreko zintak erosi zituela: "Guk hori baino ez dugu saltzen, bai Alemaniako dendetan, bai Alsaziako etxeetan". Azaroaren 8an, "Neue Zeitung eta Elsässer egunkariek Alsazia Frantziara batzea aldarrikatzen dute" idatzi ondoren, "sentipen bitxia sentitzen dut inprimatuta irakurtzean, orain arte lagunarteko xuxurla batean esaten genion elkarri."
Philippe Husser germanofiloak honela dio bere egunkarian urriaren 16an, idatzi ondoren: "Egunkarian barrena noa. Albistea deprimigarria da. Alemaniak gerra galdu du... ", gaineratzen du:" Gehienak Alsazia-Lorrena, laster frantsesa izango denaren zain daude. Eta Alsaziako armada alemaniarraren jokabidean azaltzen du aldarte hori: "Barkaezina da Alsazia herrialde etsai gisa tratatu izana. Norena da Alemaniarekiko sinpatia eskasaren errua, hasieran Alsazia-Lorrenan baztertua izan zena, gerran bere kontrario bihurtu zena, agintari militarrekiko errespetu faltari ez bazen? " Portaera honen emaitzak lerro hauen beste zati batzuetan agertzen dira Johann von Dallwitz eta Statthalterren eskutik 1918ko otsailaren 25ean: "Frantziarekiko begikotasunak eta alemaniarrekiko ezinikusia oso sakon sartu ziren burgesia txikiaren eta nekazarien erdiguneetan". Azaroaren 2an irakurtzen dugu: "Hirietan poza nagusi zen frantses bihurtzeko perspektibagatik. Era berean, mota guztietako erreserbak egiteko asmoa dute, batez ere landan. Arrazoia korrika egiteko prest ez egotea da, baizik eta pentsatzeko, bihotzaren bulkadak jarraitzeko ".
Alsaziaren bozkarioak, ordea, alemaniar etorkinen gogogabetasunarekin topo egin zuen, bereziki izuturik gertaerak azkarregi zihoazelako.
Azaroaren 6an, Philippe Husserrek idatzi zuen: "Aleman etnikoen familiek maletak egiten dituzte eta irteteko prestatzen ari dira. Baina Sttutgarteko pasabideak 3.000 marko balio ditu! Beste batzuk alsaziarren itxura hartzen saiatzen dira ".[3]
Hasiera batean, biztanleriaren sektore gehienek euforikoki erreakzionatu zuten Frantziarekiko anexioaren aurrean, baina Frantziako asimilazio-politikaren ondorioz, erresumina areagotu egin zen Alsaziako biztanleen artean, bereziki, 1871tik Alsazia-Lorrenara Alemaniako Inperioaren gainerako lekuetatik joan ziren biztanleek, zeinek nahiago izan zuten errepublika independente bat frantsesen errepresalien beldur. Horrek mugimendu autonomista sendoa bultzatu zuen. Frantziako Diputatuen Ganberarako hauteskundeetan, autonomista alsaziarrek, Alderdi Komunistarekin eta nazionalista bretoi eta korsikarrekin lankidetzan aritu zirenek, botoen gehiengo osoa lortu zuten Alsaziako barruti guztietan. Autonomiaren alde egin zuten diputatu eta politikariei espetxe-zigor luzeak ezarri zizkien Frantziako Estatuak, eta Karl Roos Alderdi Autonomistako buruzagia exekutatu egin zuten 1940ko otsailaren 7an Champigneullesen, Nancytik gertu, ustezko espioitzagatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Horne, John, ed. (2002). State, society and mobilization in Europe during the First World War. Cambridge Univ. Press ISBN 978-0-521-52266-3. (Noiz kontsultatua: 2025-03-13).
- ↑ Grandhomme, Jean-Noël. (2018). «Le général Taufflieb et le retour de l’Alsace à la France» Revue d’Alsace 144: 211–235. doi: . ISSN 0181-0448. (Noiz kontsultatua: 2025-03-13).
- ↑ Wittmann, Bernard; Wittmann, Bernard. (2009). Die Geschichte des Elsass: eine Innenansicht. (1. Aufl. argitaraldia) Morstadt ISBN 978-3-88571-350-0. (Noiz kontsultatua: 2025-03-13).