Alsaziako Dekapolis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Image-Blason Colmar 68.svg Blason haguenau 67.svg Blason de la ville de Kaysersberg (68).svg Blason Mulhouse.svg Blason de la ville de Munster (68).svg
Colmar Haguenau Kaysersberg Mulhouse Munster
FRA Obernai COA.svg Blason Rosheim 67.svg Blason ville fr Sélestat (Alsace).svg Blason de la ville de Turckheim (68).svg Blason Wissembourg 67.svg
Obernai Rosheim Sélestat Turckheim Wissembourg

Dekapolis (frantsesez: Décapole; alemanez: Zehnstädtebund) 1354an Alsaziako hamar Hiri Inperial Askek sortutako aliantza izan zen, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean bere eskubide eta pribilegioak mantentzea helburua zuena. 1679an desegin zuten.

1354an Karlos IV.a Luxenburgokoak Haguenau, Colmar, Wissembourg, Turckheim, Obernai, Kaysersberg, Rosheim, Munster, Sélestat eta Mulhouse elkartzen zituen ituna berretsi zuen.[1] Hagenau hiriburu bilakatu zen. Ligaren dietak Estrasburgon egin zuten arren, hau Ligatik at izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Köbler, G. (2007) Historisches Lexikon der deutschen Länder (7. argitaraldia) Munich: C.H. Beck.