Alsaziera
| Alsaziera | |
|---|---|
| Elsässisch — Elsässerditsch | |
| Datu orokorrak | |
| Lurralde eremua | |
| Hiztunak | 700.000 |
| Ofizialtasuna | Inon ez |
| Eskualdea | Alsazia |
| Araugilea | Ez du |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak goi alemaniar hizkuntzak Upper German (en) Alemanikera Low Alemannic German (en) | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua |
| Alfabetoa | latindar alfabetoa |
| Hizkuntza kodeak | |
| Glottolog | alsa1241 |
| Wikipedia | gsw-fr |
| Linguist List | gsw-als |
| IETF | gsw-FR |

Alsaziera (alsacien, frantsesez; Elsàssisch zein Elsässisch, alsazieraz; Elsässisch, alemanez) Alsazian (Frantzia) mintzatzen den germaniar hizkuntza bat da. Zehazki, alsaziera alemanikeraren aldaera-multzo bati emandako izena da. Alsazia Frantziaren eta Alemaniaren parte izan da, garaiaren arabera.
Aleman estandarraren hiztunentzat ez da ulerterraza: Suitzako Basileako alemanarekin eta suabierarekin lotuta dago. Alemannisch edo alemanikeraren aldaera da eta goi-alemanaren parte da. Hala ere, alsazierak frantsesaren eragin nabaria du.
Alsazierazko hiztun askok aleman estandarrez idazten dute, nahiz eta leku izenak normalean alsazierazko forma bereziaz ematen diren (Estrasburgon, esaterako).
Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Euskaraz | Alsazieraz | Alemanez |
|---|---|---|
| Lurra | Arda | Erde |
| Zerua | Himmel | Himmel |
| Ura | Wasser | Wasser |
| Sua | Fir | Feuer |
| Gizona | Mann | Mann |
| Emakumea | Freu | Frau |
| Jan | essa | essen |
| Edan | trinka | trinken |
| Handia | gross | groß |
| Txikia | klein | klein |
| Gaua | Nacht | Nacht |
| Eguna | Dâa | Tag |
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
- (Frantsesez)(Ingelesez)(Alemanez) Alsazieraren historia