Altaiko poni
Altaiko ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
![]() | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() ![]() ![]() |
Sinonimoak | Altaiko zaldia |
Altaiko ponia, (errusieraz: Altaïskaya), Asia Erdialdean kokatutako Altai mendi-multzoan garatutako bertako zaldi arraza bat da[1]. Siberiako antzinakoenak diren zaldi arrazen artean dago.
Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Errusiako Iraultza ondoren zaldi hauek asko gurutzatu ziren kanpoko arrazekin. Haren ondorioz gutxi geratzen dira arraza garbikoak. Oro har arraza garbiko abereak kolorez orbaindunak dira.
Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arraza zaharra da, eta Mongoliar zaldi zein Hutsul poniekin lotuta dago.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altai arraza bere bizilekua den Altai mendi-multzoaren eguraldi zakarrak eta baldintza gogorrek moldatu dute. Bertako larrekin bazkaltzen da soilik urte guztian zehar. Bertako mendiko tribu eta nomadek erabiltzeko zaldi aproposa da. Bere hezurdura sendoa da, giharrak, birikak eta bihotza bezala. Urrats segurukoak dira mendiko bidexka malkartsuetan.
- Gorpuzkera. Txikia eta sendoa
- Altuera: 130 cm eta 140 cm artean soin gurutzera
- Pisua: 350-400 kg.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa "The equinest" entziklopedian. http://www.theequinest.com/breeds/altai/
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa
- (Frantsesez) Arrazaren erreferentzia "Le site Cheval" Web gunean