Altamirako jauregia
Altamirako jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
cultural heritage in Alicante | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Probintzia | Alacanteko probintzia |
Valentziar Herrialdeko eskualdeak | Baix Vinalopó |
Udalerria | Elx |
Koordenatuak | 38°16′04″N 0°41′55″W / 38.2678°N 0.6986°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1500 |
Erabiltzailea | Museu Arqueològic i d'Història d'Elx (en) |
Arkitektura | |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001292 |
Altamirako Gaztelu-Jauregia (gaztelaniaz: Palacio de Altamira; katalanez: Palau d'Altamira) edo Jaurerriaren Alkazarra (gaztelaniaz: Alcázar de la Señoría), Vinalopó ibaiaren ertzean dago, Alacanteko probintziako Elx hiriaren erdian.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Altamirako gaztelu-jauregia edo Jaurerriaren Alkazarra, XV. mende amaieran eraiki zuen Gutierre de Cárdenas noble gaztelarrak, hiriko lehen jauna izan zena, Koroara Errege Katolikoekin itzuli ondoren, bere ohiko egoitza bihurtuz. Hala ere, litekeena da XII. edo XIII. mendeko aurreko eraikin baten gainean eraiki izana, aurreko eraikin hau, harresituriko hiribildu almohadearen defentsen zati izango zelarik. Altamirako kondeen jabetzakoa izan zen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere oinplanoa poligonala da, eta bere elementurik bikainenak, lauki formako dorre nagusi solidoa eta bere izkinak babesten dituzten dorre zilindrikoak dira.
Gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun zaharberritua eta kontserbazio egoera bikainean dago, bertan, Elxeko Arkeologia eta Historia Museoaren egoitza dagoelarik, Alejandro Ramos Folqués elxetar arkeologoak sortu zuena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ramos Fernández, Rafael; Ramos Folqués, Alejandro; Muñoz Fernández, Justo. (1989). Historia de Elche. Alacant: Diario Información ISBN 84-404-4777-9..