Alternatiba, alternatiben herrixka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paris.
Caen.

Alternatiba aldaketa klimatikoaren desafioari buru egiteko jendartearen mobilizazio prozesua da. Kontzientzia hartze eta jokabide aldatzeen bultzatzeko, Frantziako eta Europako hirurogei hiri baino gehiagotan Alternatiba ekitaldiak eraiki dira edo antolatzen ari dira. Dinamika horren beste helburu bat erabakitzaileen hertsatzea da, bereziki aldaketa klimatikoari buruzko nazioarteko konferentziaren perspektiban, hots Sena Saint-Denis hirian, Bourget aretoan, 2015eko abenduan iraganen den Pariseko Mintzaldiaren edo COP21ren perspektiban.

Aurkibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Alternatiba herrixka 2013ko urriaren 5 eta 6ean antolatua izan zen Baionan, eta 12 000 pertsonatik gora bildu zituen, Bizi! elkarteak antolaturik. 2009ko Kopenhageko gailurraren porrotaren ondotik, erakutsi nahi izan zitzaien "Europako herritarrei, gainetik, gailurretik etorriko litzatekeen adostasun baten beha baizik ez zela egon behar. Baina beheretik abiatu behar dela, tokikotik. Bizi garen lekuan hastea, eta iniziatiba konkretuetan engaiatzea: eko-eraikuntza, zirkuitu laburrak, energia berriztagarriak, biologikoa, tokiko monetak… Segur mugatzailea izan behar ez den zerrenda. Europa mailako herritar dinamika baten abiatzeko."

Bisitariak besta giro herrikoi batean ohartu ahal izan ziren "aterabideak badirela, milaka elkarte, tokiko herri elkargo eta norbanako jadanik gauzatzen ari direla. Oraino hobeki: alternatiba hauek bizitzeko goxoago den jendarte bat eraikitzen dutela, lagun artekoagoa, solidarioagoa, zuzenagoa et humanoagoa."

Lehen herrixka hortan 50 mintzaldi antolatuak ziren, 15 gune tematiko, erakusmahai eta tailer anitzekin, baita animazio frango ere, artistikoak bezain hezitzaileak. Gertakaria "80 antolakundek sustengatu zuten –zerrendatzeko, FSU, les Amis de la Terre, Greenpeace, SUD solidaires, ATTAC, Biocoop ou encore la Fondation Nicolas-Hulot- milako bat laguntzaile mobilizatu"". 2012ko abendutik bere senarrak eman zuen babesa berretsiz, Christiane Hesselek, goxamaren izaitea erabaki zuen. Honek, bere hitz hartzearen bukaeran, munduan zehar beste 10, 100, 1 000 Alternatiba sortzeko deia luzatu zuen.

Beste Alternatiba batzuren eraikuntza Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

25 hizkuntzetan itzulia izan den eta lehenen gertakariaren bukaeran irakurria izan den deialdiaren ondotik, Frantzia osoan zehar hainbat Alternatiba taldea eratuak izan dira, 2013ko azaroatik goiti Parisen, gero Geneban, Bruxelan, Bilbon baita Tahitin ere. Bizi !-ren Baionako esperentziaz bermatu dira, hau modu ordenatu batean kit metodologiko batean finkatua izan zen, filmak, arautegi grafiko bat eta dokumento sorta garrantzitsu bat bilduak izan dira mediateka batean. Erreferentzia amankomun horien bidez Alternatibek badituzte informazio iturri berdinak eta kanpoko itxura berberak.

Jokamolde eta ahalbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alternatiba talde desberdinak lehenbiziko Alternatibaren eraikuntzan Bizi !-k lortutako esperentziaz baliatzen dira. Alde batetik, denetaz arduratzen diren batzorde batzuk idazkaritza segurtatzen dute, gertakariaren lekuak hautatzen, herriko-etxeekin eta erakunde ofizialekin hitz-orduak hartzen, finantzaketa biltzen eta kudeatzen, baita komunikazioa eta antolakuntza logistikoa ere. Bolondres askoren inplikazioa eskatzen du.

Beste aldetik, gaikako batzordeak batez ere gertakariaren edukiaz eta eremuen antolaketaz arduratzen dira. Ekarrarazi behar diren animazio ezberdinak eta hitzaldiak finkatu behar dituzte. Klima-gunea kasik Alternatiba guztietan aurkeztua da, halaber baliabide energetikoen erabilpen nagusiei zuzenki lotuak diren eremuak, hala nola garraioak, energia, laborantza, elikadura, baita bizimolde alternatibei lotuak diren esparruak ere. Kulturak, hezkuntzak, elkartasunak eta partekatzeak, ekonomia jasangarriak, nazioarteko ingumenaren justizia indarrean emaiteko joka-moldeak badituzte beren guneak.

Alternatiba baten antolaketa pentsatua izan da mota ainitzeko eragileak, erakunde ezberdinetako kideak, inplikatze hein aldakorrak dituzten pertsonak elkartzen dituen prozesu bat bezala. Lurralde batean oinarritua den egitasmo bat da, gertakaria baino haratago doan dinamika sortu nahi duena.

Alternatiba desberdinen balore eta printzipio amankomunak argi eta garbi azalduak dira hitzarmen batean, hastapenean 2013ko urriaren 6an zehaztu zena eta ondotik Alternatiba koordinaketaren eztabaidetan hobetua.

Alternatiba Itzulia, 4 tokiko tandeman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere prestaketa fasean den Alternatiba Itzuliak Europako 6 herri zeharkatuko ditu eta Baionatik partituko da 2015eko ekainaren 5ean. 5 000 km eginen dituen eta txirrindulariez segitua izanen den 4 tokiko txirrindula tandem bat da, trantsizio ekologikoaren sinboloa, elkartasunarena eta indar kolektiboarena.

Itzuliaren xedea da Alternatiba iniziatiba ezberdinen ezagutaraztea mugimenduan parte hartzen duten hainbat herritan. Proiektuaren helburua gaurdanik posible diren alternatiba zehatzen aintzinean emaitea da eta klimari buruzko herritar mobilizazioaren martxan ezartzea. Île-de-France eskualdean bukatuko da. Bertan 2015eko irailaren 26 eta 27an iraganen den Alternatiba Paris ekitaldiari hasiera emanen dio.

Jada iragan diren Alternatiba herrixkak edo iragaitekotan direnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alternatiba kolektiboak orain atxemaiten dira 60 herri baino gehiagotan. Hara beherean haietarik zonbait iragan diren ekitaldiekin edo iragaitekoak direnekin. Beren datak agerian direlarik.

Jada iragan diren Alternatibak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baiona – 2013ko urriaren 5 & 6an
  • Agen – 2014ko irailaren 13an
  • Gonesse – 2014eko irailaren 20 & 21an
  • Paris Utopia Zehatzen Festibala – 2014eko irailaren 27 & 28an
  • Nantes – 2014eko irailaren 28an
  • Lille – 2014eko urriaren 4 & 5ean
  • Zokoa – 2014eko urriaren 5ean
  • Gironde – 2014eko urriaren 10etik 12ra
  • Tahiti – 2014eko azaroaren 29 & 30an

Programatuak eta eraikitzen ari diren Alternatiba herrixkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste anitz Alternatiba proiektuk kolektibo batzuren sortzea ahalbidetu dute nahiz eta ez duten oraino finkatu beren alternatiben herrixkaren data. Hara nola ondoko herrietan atxemaiten ahal diren proiektuak: Vienaan, Austrian, Todmorgen-en Britainia Handian, edo Brest-en, Limousin eta Lot eskualdeetan, Martigues, Metz, Nancy, Pau, La Réunion, edo Strasbourg hirietan.

Gure erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baiona 2013[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zokoa 2014[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alternatiba Itzulia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]