Alternatiba (alderdia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alternatiba
Bozeramailea Oskar Matute
Sorrera 20091
Egoitza nagusia Bilbo
Ideologia politikoa Ezkerra, sozialismoa, internazionalismoa, soberanismoa, antikapitalismoa, ekologismoa, feminismoa
Eserlekuak erakundeetan Eusko Legebiltzarrean
1 / 75

www.alternatiba.net
1 Ezker Batua-Berdeaken eszisioa

Alternatiba 2009an sortutako Hego Euskal Herriko alderdi politiko ezkertiar, antikapitalista eta soberanista bat da. Ezker Batuko (EB) Alternatiba Eraikitzen korrontean du jatorria, eta bere kiderik ezagunena EBko Oskar Matute legebiltzarkide ohia da. EH Bildu eta Amaiur koalizioen parte da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia 2009ko apirilaren 30ean eman zen ezagutzera.[1] Bertan, Ezker Batuko afiliazioaren %15 inguruk -200 bat kidek- alderdia utzi eta Alternatiba sortzea erabaki zutela jakinarazi zuten, EB barruan "ezin zituztelako euren helburuak lortu". Horien artean, Euskal Herrian ezker antikapitalistako polo indartsu bat sortzea azpimarratu zuten.[2] Ezker Gogoa Zutiketik banatutako taldea Alternatibaren barnean dago.[3].

2011ko urtarrilean Alternatibak, Eusko Alkartasunak eta ezker abertzaleak Euskal Herria ezkerretik akordioa hitzartu zuten. 2011ko udal eta foru hauteskundeetara Eusko Alkartasuna eta hainbat independenterekin batera Bildu koalizioa sortu zuen. 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretara Amaiurren baitan aurkeztu zen, ezker abertzalea, Aralar eta Eusko Alkartasunarekin batera. Koalizio horrek 7 diputatu eta 3 senatari lortu zituen.

2015ean Zutiken disoluziotik sortutako Gorripidea alderdi antikapitalistako hamarnaka militante Alternatiban integratu ziren, haien artean bozeramaile izandako Joxe Iriarte. [4]

Ordezkapena erakundeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 legegintzaldian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezker Batuarekin zatiketa izan ostean, Alternatibak ordezkaritza hau zuen:

2011-2015 legegintzaldian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alternatiba Bilduren, Amaiurren eta EH Bilduren parte da 2011tik. Eusko Legebiltzarrean bi eserleku ditu (Oskar Matute eta Diana Urrea), EH Bilduko talde barruan.

2012tik Alternatibak Bizkaiko Lanestosako udala gidatzen du, eta azken bi urteetan han egin du Batzar Nazionala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alternatiba (alderdia) Aldatu lotura Wikidatan