Alto de las Bordas Viejas

Koordenatuak: 42°52′03″N 1°55′04″W / 42.86737°N 1.91771°W / 42.86737; -1.91771
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alto de las Bordas Viejas
Datu orokorrak
Garaiera1.265 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°52′03″N 1°55′04″W / 42.86737°N 1.91771°W / 42.86737; -1.91771
MendikateaAndimendi
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLizarraga mendatea/Goñi
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Alto de las Bordas Viejas deritzona, Nafarroako mendi bat da, Andiako mendilerroan dagoena. Hiru tontortxoz osatuta dago: Iparraldekoa, hiruretatik garaiena, 1265 metrorekin, erdialdean beste bat, askorik nabarmentzen ez dena, 1259 metroko garaieran dagoena eta beste bat hegoaldean, 1262 metrokoa. Tradizionalki, orain Alto de las Bordas Viejas deritzona, Trekua deitu izan da, hura, dagokion toponimoa delarik. Trekua lepo bat da, muinoaren hegomendebaldean dagoena.

Abiapuntuak

Ibilbide labur bat Goñitik abiatzen da, Goñibar haranari izena ematen diona, ospetsua euskal folklorean Teodosio Goñikoa jauna bertakoa zelako. Mendiko herrixka honetara Irurtzunetik heltzen da, Ollarango harana eta Artetako mendatetik. Goñitik, San Migelen ermitaranzko bidea hartzen da. Toki honetan bidea uzten da pagadian sartzeko, pixkana-pixkana, galtzen doan bidezidor batek zeharkatzen duena. Bastagillerena eta Obiarena bordetatik gertu irtetzen da, nondik Goñiko Altuetako muinora igotzen den. Basoa atzean utziz, aurreko tontorrak igarotzen dira, tontor nagusira igotzeko

Lizarragako mendatetik, ibilbidea luzea da, baina, goitierari dagokionez, oso erosoa. Sarasa lautada igarotzen da, Usabide, Eskalaborro eta Peña Blanca haitzen gainean, Bordas Viejas de Atazabaleko muino zabalaren aurrean kokatzeko. Toki honetan interesgarria da eskumatarantz desbideratzea, Trekua lepora iritsi, eta bertan dagoen trikuharria ikusteko, oso gertu Trekuaren benetako tontorra geratzen delarik. Ezkerretik, hegoaldeko tontorrera iristen da, eta, erdialdeko tontorretatik igaroz, tontor nagusira iristen da.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa