Altsasu (gau hura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Altsasu (gau hura)
Jatorria
Argitaratze-data2021
IzenburuaAltsasu (Gau Hura)
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
gaztelania
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria eta Katalan Herriak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Hizkuntzaeuskara eta gaztelania
Iraupena80 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Marc Parramon (en) Itzuli
Amets Arzallus
[[Kategoria:Marc Parramon (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Amets Arzallus
Bestelako lanak
MusikagileaMursego
Argazki-zuzendariaMarc Parramon (en) Itzuli
Argumentu nagusiaAltsasu auzia

IMDB: tt15672944 Filmaffinity: 952948
Twitter: AltsasuDok Instagram: altsasudok Edit the value on Wikidata

Altsasu (gau hura) Amets Arzallus eta Marc Parramonek zuzendutako film dokumentala da, 2021ean ekoiztua.

Altsasuko gazteen auziko bi errealitate islatzen ditu lanak: batetik, egunkarietan hizki larriz dakarrena, eta, bestetik, auziko protagonistetako batzuen egunerokoa hizki txikiz dakarrena. Iñaki Abad tabernari eta auzipetua, eta Bel Pozueta Adur Ramirez auzipetuaren ama dira protagonista nagusiak. Haiekin batera, presentzia nabarmena du baita ere Aritz Leozen ahotsak —Abaden lagun ona da Leoz—.[1]

Dokumentala Massa d'Or eta Marmoka Films ekoiztetxeek produzitu dute, TV3rekin elkarlanean. EiTBren, Kataluniako Generalitatearen eta Altsasuko Udalaren babesa du.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Urkizu, Urtzi. (2022-01-17). «TV3ek Amets Arzallusen 'Altsasu (gau hura)' dokumentala emango du bihar» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]