Altsuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizantzioko hurritza (Corylus colurna) oinarritik sortutako altsumekin.
Haltz beltz (Alnus glutinosa) motzondotik sortutako altsumak.

Altsuma zuhaitz edo zuhaixkaka batek enbor, ipurdi edo sustraitik ematen duen kimu luzea da, batez ere lurraren parean ematen duena[1]. Lepatu edo inausi ondoren botatzen dituen kimu berrietako bakoitza ere honela izendatzen da[2].

Altsumak zurgintzan erabiltzen dira, bai makilak egiteko (adibidez hurritzekin[3]) bai egurra lortzeko (lepatuz). Landare ekoizpenean ere erabiltzen dira ugalketa asexualean.

Baratzezaintzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altsuma bidezko ugalketa oso teknika erabilia da baratzezaintzan, hazi bidezkoa baino denbora laburragoan landare helduak lortzen baitira. Kasu batzuetan, ipurdi- eta sustrai-altsumek beren sustraiak dituzte, oraindik landare amarekin lotuta daudenean, eta horrek are gehiago bizkortzen du ugalketa. Gainera, landare bat altsumekin ugaltzean, ama-landarearen espezimen berdinak lortzen dira, ondare genetiko berarekin (klonak).

Belaunketa[4] teknika egokia da altsumak erraz sortzen dituzten landareentzat, hala nola fruta-arbolak eta mentu-oinak. Neguan, landare-ama mozten da lurretik hamar bat zentimetrora. Udaberrian, ipurdian kimu berriak (altsumak) ematen ditu. 10 cm inguru direnean, tontor bat egiten da hondar eta lurrustel nahasketa erabiliz, eta altsumak erdi-lurperatu. Hurrengo neguan, altsumek sustraiak egin dituztenean, erauzi eta birlandatu behar dira landare berriak lortzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Altsuma Bizi Baratzea webgunean, Jakoba Errekondo,
  2. Altsuma Harluxet hiztegian.
  3. Jakoba Errekondo. (2019ko otsailaren 17a). Hurritza edo hurrondoa. Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  4. Garai, Egaña eta Gorospe (Itsasmendikoi). Landare ekoizpena. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]