Altuna etxea (Azpeitia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Altuna etxea
Kultura ondasuna
Azpeitia - Altuna Etxea 2.JPG
Altuna etxearen irudia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Azpeitia
Koordenatuak 43° 11′ 03″ N, 2° 15′ 56″ W / 43.1841141059°N,2.26559847998°W / 43.1841141059; -2.26559847998Koordenatuak: 43° 11′ 03″ N, 2° 15′ 56″ W / 43.1841141059°N,2.26559847998°W / 43.1841141059; -2.26559847998
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
Estiloa Arkitektura barrokoa
Ondarea
BIC RI-51-0001478
19

Altuna etxea Gipuzkoako Azpeitia udalerrian dagoen eraikin bat da. Azpeitiko Alde Zaharrean dago, Plaza Nagusia eta Plaza Txikiaren artean, eta Azpeitiko udaletxearen alboan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altuna familiak XIV. mendean eraiki zuen. Familia horrek Urrestillan zuen haien oinetxea, eta beste etxe hau babestoki moduan sortu zuen, Azpeitiara joaten zirenean arropaz aldatzeko toki bat izateko (hortik "Jantzi etxea" izena zetorkion. Beste izen "Kalengoen" zen). XVII. mendean, Juan Pérez Altuna, alarguna, Katalina Gorostegirekin ezkondu zen eta etxe horretan bizitzera aldatu ziren; horrek etxea osatzeko beharra sortu zuen. Baina benetan haien semea, Antonio Altuna Gorostegi, jauregi itxura etxeari emango ziona izango zen. Antonio Altuna izan zen mudejar estiloa sartu zuena, esaterako, Antxieta jauregiaren estiloa imitatuz. Baita harlanduak sartu zituen fatxadan zein beste aldetan ere. Etxearen egitura biribiltzeko, 1680an, atearen buruan, Altuna etxearen harrizko armarria jarri zen. Armarri hori XIX. mendearen hasieran frantsesen beldurrez kendu egin zuten; dirudienez, frantsesek armarriak zituzten etxean botatzen zituztela zurrumurrua zabaldu zen eta hori izan armarria pikatzeko justifikazioa. 1720. urtean, bestetik, Altunatarren oinordekoa zen Manuel Altunak etxea utzi zuen eta, geroztik, alokatua izan zen. 1813an beheko aldean aldaketak egin ziren eta denda bat sortu zen. Halaber, albo batean balkoiak ireki ziren, horrela, jauregiaren oreka puskatuz.[1]

Etxe honen ondoan herrian sartzeko lau ateetako bat zegoen. XIX. mendean atari hori bota egin zuten, egungo Plaza Nagusia sortzeko.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso etxe berezia da: egurrezko habeak bistan ditu. Mudejar estiloko harrizko etxaurre ederra du herriko Frontoi Txiki aldera, mudejar estiloko etxaurrea Plaza Txikira.[2] Dena dela, gaur egun ikus daiteke etxea ez da jatorrizkoa, ezen etxebizitzak egiteko bota zuten elementu batzuk mantenduz berria egiteko.[3]

Fatxada mudejarren xehetasuna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Roke Aldabaldetreku: Casas solares de Guipúzcoa. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1979. ISBN:84-7231-501-0.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Altuna etxea (Azpeitia)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa