Altzorritz

Koordenatuak: 42°42′54″N 1°28′34″W / 42.715°N 1.476°W / 42.715; -1.476
Wikipedia, Entziklopedia askea
Altzorritz
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko ikuspegia iparmendebaldetik


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaUntzitibar
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Alzórriz
Posta kodea31422
Herritarraaltzorriztar
Geografia
Koordenatuak42°42′54″N 1°28′34″W / 42.715°N 1.476°W / 42.715; -1.476
Azalera8,90 km²
Garaiera644 metro
Distantzia24,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria35 (2021:  −1)

Altzorritz[1][a] Untzitibar ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

2021 urtean 35 biztanle zituen.

Bertako biztanleak altzorriztarrak dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzorritz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Arçorriç (1256)
  • Arçorriz (1268)
  • Arsseriz (1280)
  • Airzorriz (1280)
  • Alçorriz (1330)
  • Ayçorriz (1366)
  • Arcorriz (1532)
  • Alzorriz (1534)
  • Alcoriz (1587)
  • Alzorriz (1649)
  • Alzorriz (1741)
  • Alzorriz (1827)
  • Altzorritz (1989)

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzorrizko armarria Untzitibarreko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo urdin batez eta aurrean sei puntako urrezko izar batez osatuta dago. »

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzorritz Untzitibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Untzitibar Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-234 errepideak ibar osoa zeharkatzen du. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Untzitin dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Untzitibarrek klima azpimediterraneoa dauka, eta urteko batez besteko tenperatura aldakorra da, 12 gradu herrigunean eta 10 herriko gunerik menditsuenetan. Prezipitazioak nahiko urriak dira udan baina ugariak gainontzeko urtaroetan, guztira 950mm inguru jausten dira urtero 110 egunetan.

Udalerriko landarediaren erdia baino gehiago ameztiek osatzen dute. Duela mende asko, Untzitibar gehiena estaltzen zuten arren, gizakiaren eraginez asko murriztu da. Birlandatutako zuhaitzak 229 hektarea osatzen dituzte. Horrez gain, Izaga haitzaren inguruetan pagadiren bat aurki daiteke.

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Untzitibarran ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Elo pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n inauguratuta.[4] Udalerriko adierazgarriena da, haran berean baitago, 4 kilometro eskasera.


    Datu klimatikoak (Elo, 1984-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 22.5 25.0 27.5 35.0 40.0 40.0 41.0 37.5 30.5 23.0 19.5 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.7 10.5 13.8 15.9 20.1 24.8 28.1 28.5 24.2 18.9 12.5 9.4 17.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.5 9.0 11.0 14.5 18.5 21.2 21.5 18.2 14.2 9.1 6.1 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.1 2.5 4.3 6.0 9.0 12.2 14.4 14.6 12.1 9.4 5.7 2.8 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -12.0 -8.5 -10.0 -1.5 0.0 3.0 7.0 5.0 3.0 -1.0 -5.5 -9.5 -12.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 80.4 69.2 74.0 84.5 69.1 53.1 40.1 33.9 52.9 80.9 101.4 77.9 817.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.6 46.0 69.3 56.8 56.2 69.1 59.3 98.3 93.0 74.5 64.5 65.5 98.3
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.7 10.9 10.5 12.4 10.8 6.9 5.3 5.1 7.2 10.0 12.8 11.5 115.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.7 2.6 1.6 0.6 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 0.5 1.2 8.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez, nobleen jaurerriko hiribildua izan zen; nolanahi ere, 1280an Eneko Almorabideren lepokoen petxak (6 gari kahitze eta beste 6 garagar eta olo) koroak bahituta agertzen dira. Bertako biztanleek XVI. mendean ustiatzen zuten Mugetaxarra herri hustua. Bere elizako patronatua 1415ean utzi zioten erregeari, eta honek, berriz, Orreagako Santa Mariari eman zion 1416an.

1849an, laborantzako 1500 lapurreta egotzi zizkioten, horietatik 500 bigarren mailakoak eta 1000 hirugarren mailakoak; lehenengoen artean 20 inguru ureztaketakoak ziren. Eta kalkuluen arabera, beste 400 ere haz zitezkeen. Irin-errota bat ere bazuen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021 urteko erroldaren arabera 35 biztanle zituen Altzorritzek.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
32 32 31 35 37 34 34 35 41 38 39 39 41 37 39 36 37 37 38 37 36
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Untzitibar sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Itzagaondoa eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Untzitibar atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Untzitibarreko mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Garbikundeko Andre Mariaren jaiak: abuztuaren azken asteburuan

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /alt͡s̻órit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Altzorritz - Lekuak - EODA. (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Elo» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Eloko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Altzorritz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]