Alvilde Prydz
Alvilde Prydz | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Frederikshald, 1846ko abuztuaren 5a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Christiania, 1922ko irailaren 5a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Vår Frelsers gravlund (en) ![]() |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | norvegiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | autorea eta idazlea |
Kidetza | Emakumeen Eskubideen aldeko Norvegiako Elkartea |
![]() ![]() |
Alvilde Prydz (Fredrikshald, 1846ko abuztuaren 5a – Kristiania, 1922ko irailaren 5a) norvegiar eleberrigilea izan zen[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fredrikshaldetik gertu jaio zen, Østfold konderrian, Norvegian. Paul Fredrik Birkenbusch Prydz (1810-1908) merkatariaren eta Andersine Nicoline Lunden (1815-1899) alaba[2] eta Frithjof Prydz (1841-1935) epailearen arreba zen[3]. Fredrikshaldeko Tosterød landetxean hazi zen. Geroago familia Kristianiara joan zen bizitzera, eta Alvildek bertako ikastetxeetan ikasi zuen. 1866-1867 urteetan, Nissens Pigeskoles Guvernantekursen ikasi zuen, eta 19 urte zituela, Telemarkeko apaiz luterotar baten familian hasi zen lanean irakasle pribatu gisa. Familiak Hitrara lekualdatzea erabaki zuenean, Alvilde ere haiekin joan zen lan egitera eta bere kabuz ikastera[2].
1880an, Agn og Agnar kaleratu zuen eta nolabaiteko arreta irabazi zuen. 1884an Amalie Skram norvegiar idazlea ezagutu zuen Kopenhagen. 1885ean I Moll argitaratu ondoren, gobernuaren diru-laguntza irabazi zuen eta Danimarka, Alemania, Suitza eta Italia bisitatu zituen. Idazlan gehienak 1890eko hamarkadan plazaratu zituen, arrakasta izan zuen, eta bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli ziren. Aino (1900) eta Paa Granem gaard (1915) antzezlanak ere idatzi zituen[4].
1884an Norvegiako Emakumeen Elkartearen sorreran parte hartu zuen[5].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agn og Agnar (1880)
- I Moll (1885)
- Undervejs (1889)
- Lykke (1890)
- Paa Fuglvik (1891)
- Mennesker (1892)
- Arnak (1892)
- Drøm (1893)
- Bellis (1895)
- Gunvor Thorsdatter til Hœro (1896)
- Sylvia (1898)
- Blade (1898)
- Aino (1900)
- Det lovede Land (1902)
- Barnene paa HPriser og utmerkelserœro Gaard (1906)
- I Ulvedalen (1909)
- Fortællinger (1910)
- Mens det var Sommer (1911)
- Digte (1912)
- Torbjørn Vik (1913)
- Paa Granem gaard (1915)
- To mennesker (1918)
- De dage og de aar (1919)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) Henriksen, Petter., ed. «Alvilde Prydz» Store norske leksikon. Oslo: Kunnskapsforlaget (argitaratze data: 2024-11-25) (kontsulta data: 2025-01-11).
- ↑ a b (Norvegieraz [bokmål]) «Alvilde Prydz» Nordisk familjebok. (argitaratze data: 1915), 461-462 or. (kontsulta data: 2025-01-11).
- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) Brinchmann, Christopher; Daae, Anders; Hammer, K. V. (1912). «Prydz, Frithjof» Hvem er Hvem? Haandbog over samtidige norske mænd og kvinder. (1. argitaraldia) Kristiania: Aschehoug, 209 or. (kontsulta data: 2025-01-11).
- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) Aasen, Elisabeth. «Alvilde Prydz» in Henriksen, Petter. Oslo: Kunnskapsforlaget 2024-11-26 (kontsulta data: 2025-01-11).
- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) «Indbydelse til at indtræde i Norsk Kvindesags-Forening stiftet den 28de Juni 1884» Bergens Tidende 1884-11-18 (kontsulta data: 2025-01-11).