Ama kuraia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ama kuraia
Bundesarchiv Bild 183-T0927-019, Berliner Ensemble, Probe Mutter Courage.jpg
Jatorria
EgileaBertolt Brecht
Sorrera-urtea1938
Argitaratze-data1941
Estreinaldi-data1941eko apirilaren 19a
Jatorrizko izenburuaMutter Courage und ihre Kinder
Jatorrizko herrialdeaAlemania
Ezaugarriak
Genero artistikoaAntzerki epikoa eta drama
Hizkuntzaalemana
Fikzioa

IBDB: 6253 Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Ama Kuraia edo Ama Kuraia eta bere seme-alabak (alemanez: Mutter Courage und ihre Kinder) Bertolt Brecht idazleak 1939an argitaratu zuen antzezlana da. Bertolt Brecht antzerkigilearen obrarik ezagunenetako bat da eta XX. mendeko gerraren aurkako obra nagusia da. 2019an Kepa Errastik euskaratu zuen eta Arriaga antzokiak ekoiztu zuen. Antzokiaren denboraldiko ekoizpen propio nagusia izan zen pieza, eta, horregatik, hamahiru aktoreko lantaldea izan zuen bere esanetara zuzendariak.[1] [2][3]

Ama Kuraia eta bere seme-alabak (Mutter Courage und ihre Kinder) Bertolt Brecht-en antzerkian funtsezko pieza da, eta Paul Dessauren musika gehitu zitzaion 1949ko Berlingo bertsiorako.

1933an nazien Alemaniatik ihes egin ondoren, Brecht-ek bost astetan idatzi zuen lana Lindingo uhartean, Suedian, 1939an, Finlandiara eta Amerikako Estatu Batuetara Errusiatik ihes egin aurretik. Obra Zurichen estreinatu zen 1941ean, Therese Giehseren aktorearen eskutik. [1] Brecht-ek berrikusi, ekoitzi eta zuzendu zuen 1949an Berliner Ensemble-rentzat, berak Helene Weigel-ekin, bigarren emaztearekin, sortu zuena. Peter Palitzschek 1961ean zuzendu zuen izen bereko filmean ere izan zen protagonista.

Munduan, Brecht-en eta alemaniar antzerkiaren lorpen handienetakotzat hartzen da obra hau, eta mundu osoko herrialde guztietara heldu da. Besteak beste hauetara: Londres, Glasgow, New York, San Francisco, Paris, Viena, Cologne, Bochum, Slovenia. Bogota, Argentina, (Buenos Aitres (1954 Uruguai, Mexiko, Uganda, Kolonbia (Medellín) eta Costa Rica. Katalanera itzuli izan da, 1976an Jordi Voltasek lehen aldiz, eta bigarren aldi batean Feliu Formosak 2001ean.

Zinemako eta antzerkiko aktore garrantzitsuek interpretatu dute, besteak beste, hauek: Gisela May, Ursula von Reibnitz (1964, Köln), Elisabeth Orth, Simone Signoret, Judy Winter, Dorothea Neff (Viena, 1963), Angela Winkler, Hanna Schygulla, Maria Bill (Viena), Joan Littlewoods (Londres, 1956), Glenda Jackson, Judi Dench (1984), Liv Ullmann (Oslo), Maddalena Crippa (Milà) i a Nova York per Meryl Streep(2005), Alejandra Boero (1954, Buenos Aires), China Zorrilla (Montevideo, 1958), Canal Lincovsky (1989, Buenos Aires), Amelia de la Torre (1966, Madril), Mary Carrillo (1969, Valladolid), Rosa María Sardá (1986),Ione Irazabal (Bilbo, 2020 euskaraz) eta Itziar Lazkanok (Bilbo, 2020, gazteleraz).

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Pertsonaia nagusia Grimmelshauseneko XVII. mendeko ipuin pikaresko batetik hartuta dago. Hogeita Hamar Urteko Gerran kokatzen da argumentua. 1618-48 bitartean Europako nazio gehienek zio erlijiosoak, leinukoak, lurraldekoak eta komertzialak zirela medio guduia amaiezinean aritu ziren. Non Ama Kuraia saltzaile ibiltari ausarta zen. Bizirik irauteko, katolikoen eta protestanteen arteko desberdintasunak trebetasunez saihesten ditu, Suediako armadak gurdiarekin jarraitu eta gerrari eta giza minari etekina ateratzen dio. Irabaziak lortzen ditu amak, baina hiru seme-alabek ordaindu behar dute ausardia horrengatik. Brecht-ek «gerra-antzezlan honen protagonista bihurtu zuen, pertsonaia guztiak mugiarazten dituen motorra da ama: denak bizi dira bere erabakien mende, eta guztiak irentsi egingo ditu gerrak.»[6] Alegato antibelizista sakona da, non Anna Fierling, Ama Kuraia ezizena duena eta gerraren ordainaren irudi mitikoa dena, guztiz bakarrik geratzen baita eta bere gurdia suntsituta. Brecht faxismoaren eta nazismoaren igoerari aurre egiten saiatu zen bederatzi antzezlanetako bat da, eta Polonian Hitlerrek 1939an egindako inbasioari buruzko zuzeneko aipamena.

Gudak beti negozioa esan nahi izan du. Eta Ana Fierling jakinaren gainean dagoenez gero, bere bi seme eta alabarekin guda-ankerkerien artean ibiltzen da. Alde biei eta aldi berean bati ere ez zerbitzatzen dabiltzala, istorio tipiko hau biribiltzen da, gizakiaren biziraupenaren ankerkeria ardatz duena.[4]

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ama Kuraia
  • Kattrin, alaba mutua
  • Eilif, seme handia
  • Gruyère, seme txikia
  • Erreklutatzailea
  • Sarjentua
  • Sukaldaria
  • Kapitaina
  • Apaiz militarra
  • Armer maisua
  • Yvette Pottier
  • Enbenat gizakia
  • Beste sarjentu bat
  • Koronel zaharra
  • Eskribaua
  • Soldadu gaztea
  • Soldadurik handiena
  • Nekazaria
  • Nekazariaren emaztea
  • Gaztea
  • Zaharra
  • Beste nekazari batzuk
  • Beste nekazari bat
  • Nekazari gaztea
  • Alféreceak
  • Soldaduak
  • Ahotsa

Euskarazko bertsioa (2020)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testua Kepa Errastik euskaratu zuen 2019an, eta Arriaga antzokiak ekoiztu zuen Maria Goirizelaia zuzendaritzapean.[1] Estreinaldia 2020ko martxoaren 18rako programatuta bazegoen ere, Koronabirus pandemia dela eta urriaren 22ra arte atzeratu behar izan zuten.

Ione Irazabal aktoreak jokatu zuen pertsonaia nagusia euskarazko bertsioan, Itziar Lazkanok gaztelerazkoan, eta 11 aktore zituzten ondoan: Ane Pikaza, Eneko Sagardoi, Mikel Losada, Miren Gaztañaga, Iñaki Urrutia, Gabriel Ocina, Alfonso Diez, Idoia Merodio, Aitor Borobia, Adrian Garcia de los Ojos eta Mikel Martinez.

Hainbat moldaketa egin zizkioten jatorrizko testuari. Kendu zituzten, adibidez, jatorrizko bertsioan protestante eta katolikoen arteko gerrari buruz datozen erreferentziak, eta «denboraz kanpoko» gune bat sortzea erabaki zuten. Gainera, Euskal Herriari buruzko erreferentziak ere txertatu dizkio. «Ez zuen zentzurik Ama kuraia bat egin eta gure markarik ez eramateak».[1]

Jatorrizko lanaren musika ere egokitu zuten. We Are Standard taldeko Jon Agirrezabalak egin zituen egokitzapen lanak alor horretan, eta Paul Dessau konposatzaileak idatzitako liburuxka izan zuen abiapuntu horretarako.

Brecht-en kezka, ikuslegoaren erantzunaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitzan 1941ean egindako aurkezpenen ondoren, Brechtek uste zuen kritikariek antzezlana gaizki ulertu zutela. Brechten helburua Ama Kuraia oker zegoela erakustea zen, baina kritikari askok Kuraia pertsonaia jatortzat hartu zuten. Kezkatuta zegoen, Kuraia eta seme-alabak zer egoeratan zeuden kritikariek ulertzen ez zutelako. Hans Mayer-ren arabera, geroago Brechtek gidoia egokitu zuen 1949ko Eki-Berlineko emanaldietarako, Kuraia pertsonaia hura ikus-entzuleentzat ez hain atsegina izan ez zedin. [5] Hala ere, Mayer-ren arabera, aldaketa horiek ez zuten nabarmen aldatu Kuraiaren aldeko sinpatia, eta Katie Baker-ek obraren 75. urteurreneko artikulu erretrospektibo batean adierazi zuenez, Brechtek triste aipatu omen zuen hau: "1949ko [Eki-Berlingo] ikuslegoek ez zituzten ikusten Ama Kuraiaren krimenak, haren manipulazioa, gerraren negozioaren onurak lortzeko nahia; Kuraiaren porrota eta sufrimenduak besterik ez zituzten ikusten."[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Astiz, Iñigo. «Brechten 'Ama kuraia' euskaraz taularatuko du Arriaga antzokiak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  2. Antzokia, Teatro Arriaga. «Ama kuraia» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  3. Ereñaga, Amaia. (2020). «Bertolt Brecht-en tokiko «Ama Kuraia» indartsuaren alde apustua egin du Arriaga antzokiak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  4. teatroarriaga.eus
  5. (Ingelesez) Coe, Tony; Bessel, Richard; Willett, Amanda. (1989). Brecht on stage.. BBC-TV for Open University Educational Enterprises Ltd. PMC 152173682. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  6. (Ingelesez) Baker, Katie. (2014-09-10). «Brecht’s Mercenary Mother Courage Turns 75» The Daily Beast (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • «Arratsalde bat antzerkian» Amets Aranguren, Argia, 2021-04-11