Amagoia Mujika Tolaretxipi
Amagoia Mujika Tolaretxipi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Andoain, 1971 (51/52 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Euskaldunon Egunkaria (1995 - 2003) Berria (2003 - |
![]() ![]() |
Amagoia Mujika Tolaretxipi (Andoain, Gipuzkoa, 1971) Euskal Herriko kazetari euskalduna da. BERRIA egunkariko zuzendariordea da 2019. urteaz geroztik, eta zuzendaria 2023ko uztailaren 1etik aurrera, Martxelo Otamendiren ordez.[1][2]
Kazetaritza lizentziaduna da Mujika, eta eskarmentu handia du. Praktikak Euskadi Irratian egin zituen, eta gero Aiurri aldizkarian aritu zen. 1995ean hasi zen Euskaldunon Egunkaria-n lanean, eta hura itxi arte aritu zen bertan, Agenda, Gizartea, Politika eta Kultura sailetan. Egunkaria-ren itxieraren ondoren, Egunero-n aritu zen lanean, 2003ko ekainaren 21ean BERRIA argitaratzen hasi zen arte. Hogei urte hauetan BERRIAko erredakzioan aritu da,[3] Mundua eta Webgunea sailetan eta lurraldeetako Hitzetako arduradun. Donostiako Musika Hamabostaldian ere aritu zen lanean denbora batez, komunikazioan.[4]
Erredakzioko zuzendaritza taldean sartu ondoren, 2019. urtetik BERRIAko zuzendariordea izan da Mujika. Iaz, Ukrainako gerra hasi berritan, herrialde horren eta Poloniaren arteko mugara joan zen berriemaile.[5][6] Aurretik nazioarteko beste gertaera garrantzitsu batzuetan ere izan da berriemaile berezia; besteak beste, Kataluniako erreferendumean[7] eta Hugo Chavez hil osteko Venezuelako lehen hauteskundeetan, 2013an.[8]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Amagoia Mujika izango da BERRIAko zuzendaria, Martxelo Otamendiren ordez» Berria (Andoain: BERRIA egunkaria) 6.195 2023-06-03 ISBN SS-0662/03. (Noiz kontsultatua: 2023-06-03).
- ↑ «Amagoia Mujika: "Erronka handia da Berriako zuzendaritza hartzea, baina ilusioarekin helduko diot"» EITB 2023-06-03 (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
- ↑ Mujika Tolaretxipi, Amagoia. (2023-06-04). «Amagoia Mujika Tolaretxipi-k berrian idatzitako artikuluak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
- ↑ Ordoñez, Jon; Iraola, Arantxa. (2023-06-04). «Amagoia Mujika Tolaretxipik hartuko du Martxelo Otamendiren tokia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
- ↑ Berria. (2023-06-04). «BERRIA, Ukraina eta Polonia arteko mugan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
- ↑ Mujika, Amagoia. (2023-06-04). «"Inbasioa" leporatu dio Ukrainak Errusiari, eta bilera bat eskatu dio NBEren Kontseiluari» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
- ↑ Mujika, Amagoia. (2023-06-04). «Jendeak abiatu du prozesua» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
- ↑ Mujika, Amagoia. (2023-06-04). «Chavezen itzalpean, kanpainaurre gogorra hasi dute Venezuelan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Amagoia Mujikak berrian idatzitako artikuluak (800 baino gehiago). Berria.eus
- Amagoia Mujikak Euskaldunon Egunkarian idatzitako artikuluak (700 artikulu). Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. Berria.eus