Amaia Aberasturi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaia Aberasturi
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmaia Aberasturi Franco
JaiotzaGautegiz Arteaga1997ko apirilaren 28a (26 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, dantzaria eta modeloa
Pisua51 kilogramo
Altuera170 zentimetro

kurandaweb.com…
IMDB: nm3766704 Allocine: 821228 Rottentomatoes: celebrity/amaia_aberasturi
Twitter: AmaiaAberasturi Instagram: amaiaaberasturi Spotify: 3ssIjPYGFDCkzdeHdWTISE Last fm: Amaia+Aberasturi Deezer: 118667022 Edit the value on Wikidata

Amaia Aberasturi Franco (Gautegiz Arteaga, 1997ko apirilaren 28a) bizkaitar aktorea da, zinema, telebista eta antzerkian aritutakoa.

Biografia

Haur hezkuntzako irakasle izateko ikasi zuen, baina gaztetatik aritu da aktore gisa.[1] Amaiak Madrilgo Central de Cine eskolan Zinema eta Telebistako diplomatura eta Clara Mendez-Leite eskolan gorputz-prestakuntzako ikastaroa egin ditu. Aktore izateko bere prestakuntza koreografo, dantzari eta sortzaile eszenikoentzako dramaturgia tailerrak egiten osatu zituen. Gainera, dantza garaikidean trebatu da.

Bere lehen lana Zigortzaileak filmean izan zen, bullying buruzko lehendabiziko euskal filma izan zen eta Aberasturik hamabi urte zituen bertan parte hartu zuenean.[2]. Ondoren, Ernesto del Ríoren Umezurtzak (2015) eta Víctor Cabacoren Vitoria, 3 de marzo (2018) lan egin zuen.[3] 2020an Akelarre filmaren protagonista izan zen, Pablo Agüeroren agindupean Ana antzeztuz.[1] Pelikulan egindako interpretazioagatik, Goya Sarien hogeita hamabosgarren edizioan izendatu zuten emakumezko aktore protagonista onenaren atalean,[4] Feroz sarietan emakumezko aktore protagonista onenaren atalean[5] eta Zinematografia Idazleen Zirkuluan emakumezko aktore berri onenaren atalean.[6] Lara Izagirrek zuzendutako Nora film luzean ere agertu zen.[7]

Telebistan, TVEko Víctor Ros, Cuéntame cómo pasó eta Hospital Valle Norte eta Antena 3 kateko 45 revoluciones telesailetan lan egin du. 2021aren hasieran, Netflixeko Bienvenidos a Eden telesail berrirako fitxatu zutela jakinarazi zuten. Bertan, Ana Mena, Amaia Salamanca, Berta Vázquez edo Belindarekin partekatzen du pantaila.[8][9] Urte horretan bertan, Atresplayer Premiumen La edad de la ira telesailean aritzeko fitxatu zuten, non Sandraren papera egiten duen.[10]

Filmografia

Zinema

Urtea Filma Pertsonaia Zuzendaria
2010 Zigortzaileak Leire Arantza Ibarra eta Alfonso Arandia
2015 Umezurtzak Amaia Ernesto del Río
2018 Vitoria, 3 de marzo Begoña Víctor Cabaco
2020 Akelarre Ana Pablo Agüero
Nora Neska Lara Izagirre

Telebista

Urtea Telesaila Pertsonaia Katea Oharra(k)
2014 Víctor Ros Juana TVE 2 atal
2018 Cuéntame cómo pasó Úrsula TVE Atal 1
2019 Hospital Valle Norte Janax TVE 1 episodio
45 revoluciones Carmen Antena 3 6 atal
2022 La edad de la ira Sandra Atresplayer Premium 4 atal
Bienvenidos a Edén Zoa Netflix 8 atal


Sariak

Vitoria, 3 de marzo filmagatik Italian sari bat lortu zuen[11].

Gainera honako hauek:

Urtea Saria Maila Lana Emaitza Erref.
2021 Goya Sariak Emakumezko aktore onena Akelarre Izendapena [12]
Feroz Sariak Emakumezko aktore onena Izendapena [13]
CEC Dominak Emakumezko aktore berri onena Izendapena [14]


Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «El embrujo de Amaia Aberasturi, la nueva promesa del cine español» woman.es 2020-09-19 (Noiz kontsultatua: 2020-09-28).
  2. «Amaia Aberasturi: "No eran brujas, sino chicas que se reunían para disfrutar"» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-28).
  3. (Gaztelaniaz) Mateos, Ander. (2019-4-30). «Cuando el cine hace justicia: llega por fin ‘Vitoria, 3 de marzo’» Gasteiz Hoy.
  4. (Ingelesez) Ramachandran, Naman. (2021-01-18). «‘Adu,’ ‘Las Ninas,’ ‘Akelarre’ Lead Spain’s Goya Nominations» Variety.
  5. (Gaztelaniaz) García Maciejewski, David. (2021-3-3). «Lista de ganadores de los premios Feroz 2021» Los 40.
  6. (Gaztelaniaz) «La presencia femenina en las Medallas del Círculo de Escritores Cinematográficos» Mujeres Cineastas 2021-1-19.
  7. (Gaztelaniaz) Velez, Natxo. (2021-3-1). «Amaia Aberasturi: "Estoy muy feliz de mi trabajo en 'Akelarre'"» EITB.
  8. (Gaztelaniaz) «‘Bienvenidos a Edén’, la serie que rueda Amaia Salamanca para Netflix» OK Diario.
  9. (Gaztelaniaz) «“Bienvenidos a Edén”: fecha de estreno en Netflix, historia, actores, personajes y todo sobre la serie española con Belinda» Mag..
  10. (Gaztelaniaz) Navarro, Sergio. (2021-8-26). «Manu Ríos, Amaia Aberasturi, Daniel Ibáñez y Carlos Alcaide protagonizarán 'La edad de la ira', en Atresplayer» Formula TV.
  11. Telebista, Euskal Irrati. (2020-08-03). «Amaia Aberasturi: Iritzi nahiko onak iritsi zaizkit 'Akelarre' filmarengatik» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-28).
  12. (Gaztelaniaz) «Nominada al Goya a Mejor actriz por Akelarre» Premios Cine.
  13. (Gaztelaniaz) «'Akelarre' y 'Ane', nominadas a los premios Feroz» Kulturklik 2020-12-11.
  14. (Gaztelaniaz) «La presencia femenina en las Medallas del Círculo de Escritores Cinematográficos» Cima Mujeres Cineastas 2021-1-19.

Kanpo estekak