Amaia Aulestia Txakartegi
Amaia Aulestia Txakartegi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ondarroa, 1935eko maiatzaren 17a (90 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Amaia Aulestia Txakartegi (Ondarroa, Bizkaia, 1935eko maiatzaren 17a) abeslari liriko ondarroarra da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondarroan arrantzale familia baten baitan jaioa, aita Angel Aulestia “Danbala” itsasgizona eta ama Joxpa Antoni Txakartegi arrain saltzailea. Sei neba-arrebetatik hirugarrena da bera. Musika zaletasuna etxekoen artean erabat zabalduta izan du; izan ere, neba-arrebak, senarra eta semeak oso lotuta egon baitira musika munduarekin. Gotzon Aulestia musikagilea zen bere neba eta Itziar ahizpak ere garai batean berarekin batera abestu izan zuen. Senarra, berriz, Txomin Ituarte izan zuen, hau ere musikaria eta abeslaria abesbatzan. Lau semeren ama da eta laurak musika arloko sortzaileak dira, besteak beste Jabier Ituarte (Portugaleteko Musika Bandako zuzendaria[1], Txatanuga Futz Band), Angel Ituarte (Juan Krisostomo Arriaga Kontserbatorioko irakaslea[2], Txatanuga Futz Band), Asier Ituarte (Joxe Ripau, Sagarroi, Txatanuga Futz Band), Bernar Ituarte (Tu K, Piztiak, Txatanuga Futz Band); eta hurrengo belaunaldian, Dena taldeko bateria jolea (Xabat Ituarte) iloba du.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikitatik musikarekin lotuta bizi izan da eta herriko parrokiko koruan eta ikastetxeko irakaslearekin eman zituen lehen musika urratsak. Laster nabarmendu zen bere ahots ederragatik eta herriko koruan (Grupo Artístico Ondarrés) bakarlari gisa aritu zen euskaraz abestutako hainbat ekitalditan parte hartuz.
XX. mendeko hirurogeiko hamarkadaren inguruan, Madrilen zegoela (lanean) Ataulfo Argentarekin ahots-hobekuntza teknikoa sakontzeko iradokizuna jaso zuen. Euskal zarzuelaren interpretazioan nabarmendu zen hainbat antzokitan emanaldiak eskainiz.[3]
60 eta70. hamarkadan Ondarroako herrian antzerki musikatu eta kantaldi klasiko dezente sortu, antolatu eta antzeztu ziren. Behin herrian bertan antzezlanak plazaratu ostean Euskal Herri osoan zehar ere antzezten eta kantatzen jarraitzeko joera ere gailendu zen sasoi horretan.
Horietako kantari batzuen artean kantari solista moduan, protagonista izan zen Amaia Aulestia Txakartegi, eta Jabier Rodriguez Solabarrietarekin batera hainbat ikuskizunetan parte hartu zuen.

Horrela, alde batetik, herriko kultura musikala hedatzen lagundu zuen, eta bestetik, musikagile eta antzerkigileen lan berriak estreinatu, plazaratu eta Euskal Herrian zehar ezagutarazten lagundu zuen bere ahotsarekin eta antzezpenekin.
Hortaz, ikusten da beste batzuekin elkarlanean, tradiziozko kulturatik abiatuz, Euskal kulturari, euskarari, musikagintzari eta gizarte aldarrikapenei bultzada bat ematen lagundu zietela 60. eta 70. hamarkadetan kantagintzak bizi izan zuen berpiztean parte hartuz. Ez da ahaztu behar, testuinguru historiko, politiko eta ekonomiko berezietan izan zela mugimendu guzti hau, euskal musikagintza eta kultura kolokan zegoen sasoian, frankismoak eragindako politikagatik euskara eta euskararekin lotutako edozer ekintza debekatuta, alboratuta edo gutxietsita baitzeunden.
Herriko kultura sustatu eta herritarrei laguntzeko antolatzen ziren ekitaldietan parte hartu zuen Amaia Aulestiak, adibidez Maitane Arriola itsasontzia urperatu zenean (1956) bertako arrantzaleen alargunei eta familiei laguntzeko antolatu zen ekitaldian abestu zuen bakarlari bezala bere lehendabiziko opera bateko aria bat kantatuz.
Baita Izeta Ondarroako Udal Bandaren zuzendari izan zenaren omenaldian ere parte hartu zuen (1961), Celedonio Arriola ikastetxeari laguntzeko ere bai, jausitako Zubi zaharra (1953) berreraikitzeko dirua batzeko ekitaldian ere; horrela, herriko hainbat emanalditan Orfeón Ondarrés-en barne parte hartu zuen 60 hamarkadan. Ildo beretik, herriko banda eta musika taldeekin kolaboratu zuen ekitaldietan abestuz bai bakarlari bezala edo eta abesbatzako partaide bezala. Las 7 palabras de Dubois ikuskizuna Ondarroako Santa Maria elizan egin zen kontzertuan ere parte hartu zuen 1964an.
XX. mendeko 60. eta 70. hamarkadetan Euskal antzerkigintza eta musika suspertzen aitzindari izan zen Kresala abesbatzarekin soprano bakarlari bezala abestu zuen. Hain zuzen ere, garai hartan Augustin Zubikarai[4] eta Gregorio Solabarrieta-ren euskal kutsuko antzerkiak taularatu zituzten: Sehaska Inguruan (1958), Jaunaren Bidetan (1959), Kresaletan (1961) eta Mariñelak (1968) zartzuelak. Euskal Herri guztira zabaldu zituzten antzerki arrakastatsu horiek, hiriburuetako antzokietatik hasi eta herri txikietako plazetan bukatuz.
Ikuskizunak eta diskak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak beste lan hauek egin ditu:[5]
Sehaska Inguruan (1958-59). Agustin Zubikarairen idazlan batean oinarritutako Antzerki musikatua zen, Bibliako pasarteak aurkezten ziren, Imanol Oruemazaga izan zen koruaren prestatzaile eta zuzendaria.
Jaunaren bidetan (1959) Kristoren pasioari buruzko A. Zubikaraik euskaraz idatzitako antzezlan musikatu honetan bakarlari bezala parte hartu izan zuen Aulestiak Ama Birjinaren paperean.
Kresaletan (1961-64) Arrantzaleen bizimodu eta ohitura zaharren adierazpen gisa eta Txomin Agirre idazle ondarroarraren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko asmoz sortutako ikuskizuna; A. Zubikaraik idatzi, Gregorio Solabarrietak musika sortu eta Kresala abesbatzak taularatua.
1967 urtean Francisco Escudero musikagilearen ZIGOR lehendabiziko euskal opera garaikidea estreinatu zuten Bilbon eta Amaia Aulestiak koruko partaide moduan abestu zuen. Gasteiz, Iruñea eta Donostian ere eman zuten opera. Gero, 1968an Madrilgo Teatro de la Zarzuelan ere bi aktuazio egin zituzten.[6] [7]Azkenik, 3 LPz osatutako diskoa ere grabatu zuten.

Mariñelak (1968) Herri Arrantzale batean gertatzen ziren pasadizoak kontatzen zuen euskal zartzuela. Letra Agustin Zubikaraik idatzi zuen eta musika Jose Mari Altunak.
Era berean, 1970 urtean Vatikano II. Kontzilioak eliza eguneratzeko eta herri kultura eta euskara elizara hurbiltzeko asmoarekin, beste bi disko grabatu zituzten Madrilen, Gotzon Aulestiaren musika garaikidearekin (Pop, Jazz..): Cantar es Amar eta Egi Bidean. Euskaraz abestutako kantuak bakarlari bezala abestu zituen Amaia Aulestiak.[8]
1971n Amaia Aulestiak Euskal musika berritzailearen mugimenduan, Euskal Herriko Kanta Berri egileen lehen sariketan abeslari bezala parte hartu zuen 3. postuan gelditu zelarik, bi euskal abesti hauekin disko bat grabatu zuen. I. Kanta Berri horretako abestiak honako hauek izan ziren: Bai eta ez, eta Nire Udazkena.[9]
1976. urtean Euskal Herriak bizi zuen berpizte musikalaren ahaleginean Ondarroan egin zen itsas abestiei buruzko lehiaketan ere parte hartu zuen.
1978. urtean Kresala abesbatzako bakarlari gisa, arrantzale munduarekin lotutako gaiekin, Arrantzaleekin diskoa kaleratu zuten Xabier Leteren poemekin eta Gotzon Aulestiaren musikarekin. Disko horren abestiekin Atako Banda deitutako antzezlan bat osatu ondoren, herritik herrira ibili ziren arrantzaleen bizitza antzezten eta era berean euskal antzerki musikatua hedatzen.
1978 urtean Herri zahar hau diskoan bakarlari bezala Euskal Herrian bizitzen ari ziren gatazka ekonomikoetan eta sozialetan oinarritutako beste disko bat plazaratu zuten, abesti guztiak musika modernoarekin jantziak, euskal musika bizitzen ari zen berpizkundean parte hartuz.
Geroztik, herriko abesbatza ezberdinetan abesten edo eta herriko musikari lotutako ekintzetan parte hartzen jarraitu izan du. Horren adibide 2020an Artedramak taularatutako Zaldi Urdina antzezpenerako egindako kolaborazioa izan zen; hain zuzen ere, antzezlan horretarako ahotsa jarri baitzuen eta offen entzun zen abestia berak abestutakoa zen.[10]
-
Cantar es amar diska, 1970
-
Egi bidean diska 1970
-
Kanta Berri diska 1971
-
Herri Zahar hau' diska 1978
-
Arrantzaleekin (Atako Banda) diska 1978
-
Mariñelak CD karatulak
Aintzatezpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko ekainaren 10ean, Ondarroako Andra Mari elizan omenaldi kontzertua eskaini zieten Amaia Aulestia Txakartegiri eta berarekin batera abesten zuen Jabier Rodriguez Solabarrieta “Urrutxe”ri euskal kulturgintzan egindako ekarpena eta ibilbidea aitortzeko asmoz. Kantaize abesbatzak, Unanue kamara koralak, Kresala kultur elkarteak eta orkestrak parte hartu zuten ekimenean eta herriko taldeez gain honako bakarlari hauek ere abestu zuten: Leire Gomez eta Mertxe Laka sopranoek eta Gorka Unamuno tenorrak. Horrela, modu egokiena beraien diskografiaren errepresentazioa egitea zela erabaki, eta bikoteak abesten zituen abestien aukeraketa bat egin zuten. Beraien abestien eta gustu musikalen arabera egindako aukeraketa izan zen.[11][12]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Amaia Aulestia
-
Zigor Opera (Behean, 1.a ezkerra)
-
Kresaletan T. Ituarterekin
-
1956 lehen kantatzea
-
1967ko kantaldia Ondarrun
-
1967 Deba Kantaldia 1
-
1967 Deba Kantaldia 2
-
1973 Mariñelak, Z.Argia
-
1976 Arrantzale abestien 1. Lehiaketa
-
1976 Arrantzale abestien 1. Lehiaketa 2
-
Atako Bandan Eskuorria
-
Kresaletan Arriagan (El Correo)
-
Kresaletan Victoria Eugenian (Eskuorria)
-
Mariñelak (Eskuorria)
-
Mariñelak (Eskuorria)
-
Mariñelak Prentsan 1
-
Mariñelak Prentsan 2
-
Atako Banda (Kritika)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Las 'Jornadas de Música Antigua' de Portugalete transportarán al renacimiento» enPortugalete.com (enPortugalete.com) 2024-04-17 (kontsulta data: 2025-05-07).
- ↑ Juan Crisostoma Arriaga Kontserbatorioa. .
- ↑ Dentici, Nino. (2002). Diccionario biográfico de cantantes vascos de ópera y zarzuela. Bizkaiko Foru Aldundia ISBN 978-84-7752-342-0..
- ↑ Augustin Zubikarai Bedialauneta. Auñamendi Euzko Entziklopedia, Bernardo Estornes Lasa Funtsa. Eusko Ikaskuntza.
- ↑ Augustin Zubikarai eta Euskal Antzerkia. Antzerti ISBN SS-1115/91..
- ↑ Sada, Javier. (2008ko maiatzaren 23a). 1968 Estreno mundial de la ópera Zigor. Diario Vasco.
- ↑ Larrinaga, Itziar. (2000). «La creación de la ópera en el País Vasco» Euskonews Media (Bizkaiko Foru Aldundia) 76. zbk.
- ↑ Mikel, Atxega. (2005). Bidegileak. Gotzon Aulestia (1940-2003). Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia ISBN 84-457-2380-4..
- ↑ Velez de Mendizabal, Jose Mari. (2021-06-18). Kanta berri. 50 urte. Mondraberri Arrasateko ataria.
- ↑ «Zaldi Urdiña» Argia.
- ↑ Arantzamendi, Naia. (2023-06-07). Amaia Aulestia eta Jabier Urrutxeren ibilbidea, ekarpena eta ekina omenduko dituzte Ondarroan. Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza.
- ↑ Arantzamendi, Naia. (2023-06-12). [https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2023/06/12/omenaldi-beroa-herritarren-babesagaz/ Omenaldi beroa, herritarren babesagaz Amaia Aulestia eta Jabier R. Urrutxeri omenaldi kontzertua eskaini zioten zapatuan.. ] Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza.