Amaia Bernarás

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaia Bernarás

Bizitza
Jaiotza?
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Idom
Bruselako Unibertsitate Askea
Sydneyko Unibertsitatea
Tecnalia
Edinburgheko Unibertsitatea
Miramongo parkea
Mondragon Unibertsitatea
Ikastolen Elkartea

Amaia Bernarás Iturrioz informatika-ingeniaria da, baita ikertzailea ere adimen artifizialean. 2019z geroztik Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko gerentea da.[1]

1987an amaitu zituen Informatika ikasketak EHUko Donostiako Informatika Fakultatean eta orduz geroztik ibilbide profesional luzea izan du. Urte betez, informatika arloan lan egin zuen, Gipuzkoako Ikastolen Federazioko informatika arduradun gisa hasieran, eta Bilboko Labein zentro teknologikoan ondoren (gaur egun Tecnalia dena). Labeinek emandako aukera onartuz, Edinburgoko Unibertsitatera joan zen ikertzaile bisitari moduan (visiting researcher). Printzipioz urte baterako izan behar zuen egonaldia beste hiru urtez luzatu zuen, Adimen artifizialezko doktore-tesia egin zuen bertan. Azken horrek bidea eman zion nazioarteko hainbat unibertsitatetan aritzeko: Edinburgon, Bruselan, Sydney-n eta Mondragon Unibertsitatean hain zuzen ere.[2][3] Enpresa mundura salto eginez, Tecnalia zentro teknologikoan eta Donostiako Teknologi Elkartegian aritu izan da geroago, baita Idom Ingeniaritza eta aholkularitza enpresan ere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza aholkulari senior gisa.[4][5]

2019z geroztik Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko gerentea da.

30 urtetan 10 lan desberdin izan ditu. Ezaugarri bikainak zituzten lanpostuak laga izan ditu birritan ezaugarri apalagoak zuten lanak hartzeko pertsonalki edo profesionalki “inbertsioak” zirelako, edo gustuko gaiak landu ahal izateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskadiko Parkeek IASPren Munduko 36. Konferentzian hartuko dute parte – Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. (Noiz kontsultatua: 2019-10-15).
  2. (Ingelesez) «dblp: Amaia Bernaras» dblp.uni-trier.de (Noiz kontsultatua: 2019-10-15).
  3. Bernarás, Amaia. (2019). «Google Académico» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-15).
  4. Innobasque Agencia vasca de la Innovación. (2015-02-24). Amaia Bernaras - IDOM y la innovación en ingeniería y manufactura. (Noiz kontsultatua: 2019-10-15).
  5. «Ikasle ohia // Ex-alumna: Amaia Bernaras (Idom Ingeniaritza)» DIFusio@ (Noiz kontsultatua: 2019-10-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]