Amaia Elizagoien
| Amaia Elizagoien | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Baztan, 1994ko azaroaren 29a (30 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ipuin-kontalaria eta bertsolaria |
| ipuinkontalaria.eus | |
Amaia Elizagoien Varela "Ameli" (Oronoz, Baztan, Nafarroa Garaia, 1994ko azaroaren 29a) ipuin-kontalari profesionala, bertsolaria eta idazlea da.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urratsak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2-3 urte zituenetik Amaia Oronozen bizi izan da. Ameli du izen artistikoa.Txikitatik bertso eskolan ibilitakoa da, Donezteben, Estitxu Arozenarekin eman zituen bere lehen pausoak eta ondoren aitarekin, Bittor Elizagoienekin jarraitu zuen. Txikitatik bertso paper lehiaketetan eta txapelketetan parte hartu izan du. 2008an gaztetxoen txapela jantzi zuen eta bi alditan kantatu du gaztetxoen Euskal Herriko txapelketan. 2013an kantatu zuen lehen aldiz Nafarroako txapelketan.[3]
Haur Hezkuntza ikasi zuen Bergaran, eta garai horretan ezagutu zuen ipuin-kontalaritzaren mundua. Ondoren Gasteizen egin zuen Haur Hezkuntzako gradua, EHUn.

Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakasle ikasketak egin zituen arren, ipuin-kontalari aritzen da batez ere. Ipuin kontalari profesionala da 2015etik.
Ofizio hau aunitz maite dut. Pribilegio bat da kontalaritzaz bizi ahal izatea Euskal Herrian. Kontalari bezala nire helburua beti izan da gure antzinakoek egin duten lana transmititzea, baina gaur egungo gizartera egokituz.
Ipuin kontaketa musikatuak ere egiten ditu Irati Celestino musikariak lagunduta. Txikitatik izan du ahozko transmisioarekin harreman estua, amak erakutsi zion ipuinen mundua.[4]
Adin guztietakoentzat kontatzen ditu ipuinak.[5] Bertsolari ere jarduten du eta kazetari lanetan ere ibiltzen da, Xaloa telebistan. Idazle lanean berriz, besteak beste, Begoña Durrutyk ilustratutako ipuinari hitzak jarri dizkio.[6]

Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emanaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ipuingarria izango da. Liburuaren festa, 2021eko azaroaren 4, 5, 6 eta 7an Iruñean.[9][10]
- Ondarroan Txomin Agirre udal liburutegian. LH2ko umeentzako saioa.[11]
Formakuntza saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oihanean sentitu. Bideak bertze ipuin liburuko narrazioak, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak plazaratutakoa.[4]
Bertsolaritza txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Txapelduna: 2008 (Gaztetxoen mailan)
- Txapeldunordea: 2010
- Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Parte hartzea: 2008 eta 2010
- Nafarroako Bertsolari Txapelketa
- Bardoak: Nafarroako taldekako bertso ekimena
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Martiarena, Mirari. (2025-03-08). «Hitzetik Hortzera. 2025-03-08» EITB (ETB-1) (kontsulta data: 2025-03-08).
- ↑ «Hitzetik Hortzera: Bertsoak Euskal Telebistan | EITB Hitzetik Hortzera» www.eitb.eus (kontsulta data: 2025-03-08).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Amaia Elizagoien - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2022-10-07).
- ↑ a b «"Ipuinek irakaspen bat ematen dizute, irakaspenik emateko desiorik gabe"» Argia (kontsulta data: 2022-10-07).
- ↑ «Amaia Elizagoien Varela - Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (kontsulta data: 2022-10-07).
- ↑ a b «‘Amaiur’ liburuaren aurkezpena egin dute Erratzun - Baztan» Erran.eus (kontsulta data: 2022-10-07).
- ↑ Vasco, Diario. (2017-03-24). «Cuentacuentos: Amaia Elizagoien» agenda.diariovasco.com (kontsulta data: 2022-10-07).
- ↑ «Sesión de cuentacuentos con Amaia Elizagoien: 'Txanpon baten truke'» www.kulturklik.euskadi.eus 2019-02-04 (kontsulta data: 2022-10-07).
- ↑ «Amaia Elizagoien: "Irudimena, sormena eta ilusioa dira ipuinen topaketaren oinarria" - Iruñea» euskalerriairratia.eus (kontsulta data: 2022-10-07).
- ↑ Amaia Elizagoien eta Irati Celestino Ipungarrian egongo da. (kontsulta data: 2022-10-07).
- ↑ «Amaia Elizagoien ipuin kontalariaren saioa (Ondarroa)» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2022-10-07).
- ↑ «Amaia Elizagoien 'Ameli': "Denok daukagu kontalari bat barrenean" - Debagoiena» Goiena.eus (kontsulta data: 2022-10-07).
- ↑ Anbustegi, Fernando. (2022-10-04). «‘Amaiur’, historia maitasunetik» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2022-10-07).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bardoak : Nafarroako taldekako bertso ekimena (1. 2012) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-04-29).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bardoak : Nafarroako taldekako bertso ekimena (3. 2016) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-04-29).