Amaia Perez Orozco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Amaia Perez Orozco
katedradun

Bizitza
Izen osoa Amaia Pérez Orozco
Jaiotza Burgos1977  (41/42 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea PhD in economics Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria eta aktibista
Enplegatzailea(k) Madrilgo Complutense Unibertsitatea
IMDb nm8226293

Amaia Perez Orozco (Burgos, 1977) ekonomilaria, doktorea, eta ekintzaile feminista da

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getafeko Carlos III Unibertsitatean Ekonomia ikasi zuen. Laugarren mailan zegoela, aukera libreko ikasgai batek bere ibilbidea erabat markatu zuen: Ikuspegi ekonomiko kritikoak. Orduan izan zuen Ekonomia Ekologikoa eta Feministaren berri.[1]

Teoria feministan topatu zituen bizitza eta harremanak beste modu batez aztertzeko gakoak eta 2005ean Madrilgo Complutense Unibertsitatean Nazioarteko Ekonomian eta Garapenean doktore izatera iritsi zen. Bere tesiaren izena Ekonomiaren inguruko ikuspegi feministak. Zaintzen kasua. (Perspectivas feministas en torno a la economía. El caso de los cuidados.) Urte bete beranduago, 2006an, izenburu bereko liburua argitaratu zuen.[2] Madrileko Unibertsitate Complutenseko Ekonomia Aplikatuko irakaslea da.[3]

Perez Orozcok ekofeminismoarekin lotura estua du.[1] Emakumeen sustapenerako Nazio Batuen Ikerketa- eta trebakuntzarako Nazioarteko Institutuan (UN-INSTRAW) zaintzak berrantolatzeko proposamenen ikerketen ardura izan zuen.[4]

Ekonomia Feministan aditua da eta beraren inguruko gakoen dibulgazioan aritua bai idazle gisa, bai hizlari gisa.[5] [6] [7] [8] [9]

Silvia Piris Lekuona eta Valentina Longorekin batera Colectiva XXK. Feminismoak, pentsamendua eta ekintza proiektu feministaren sortzaile da.[10]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Perez Orozco, A. (2014): Subversión feminista de la economía. Editorial Traficantes de Sueños. Madril.[11][12]
  • Perez Orozco, A y L. Gil, S (2011): Desigualdades a Flor de piel. Cadenas globales de cuidados. ONU-Mujeres)[13]
  • Perez Orozco, A. (2006): Perspectivas feministas en torno a la economía. El caso de los cuidados. CES argitaletxea.[2][14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz)Llopis, Enric «Rebelion. El enemigo no sólo está en la troika, sino también en nuestro modo de relacionarnos.» www.rebelion.org . Noiz kontsultatua: 2018-12-19.
  2. a b Amaia., Pérez Orozco, (2006) Perspectivas feministas en torno a la economía : el caso de los cuidados Consejo Económico y Social ISBN 848188264X PMC 629207331 . Noiz kontsultatua: 2018-12-19.
  3. (Euskaraz)«Emakumeen lan baldintza eskasak eztabaidatuko dituzte bihar Algortan - Ukberri - Hiruka.eus» hiruka.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-23.
  4. (Gaztelaniaz)Balears, Universitat de les Illes «Mujeres que inspiran: Conferencia de Amaia Pérez Orozco - Hemeroteca - Actualidad - Universitat de les Illes Balears» diari.uib.es . Noiz kontsultatua: 2018-12-19.
  5. (Euskaraz)«Amaia Perez Orozco: Ekonomia bizitza posible egitean datza — Manu Robles Arangiz Fundazioa» www.mrafundazioa.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-23.
  6. OMAL Observatorio de Multinacionales en América Latina Subversión feminista de la economía (Amaia Pérez Orozco, 4 de octubre de 2017) . Noiz kontsultatua: 2018-12-23.
  7. El Salto Diario Amaia Pérez Orozco en la lectura del manifiesto del 8M en Lavapiés, Madrid . Noiz kontsultatua: 2018-12-23.
  8. JMLF Amaia Pérez Orozco, El decrecionismo ecofeminista: una alternativa política desde el feminismo . Noiz kontsultatua: 2018-12-23.
  9. euskal herriko bilgune feminista Amaia Perez de Orozco, V.Topaketa feministak Leitzan (1) . Noiz kontsultatua: 2018-12-23.
  10. (Euskaraz)Aldalur, Malen «“Guretzat galderak aldatzea gakoa da mundu berri bat pentsatzen hasteko”» Klitto! . Noiz kontsultatua: 2019-08-28.
  11. Crespo Ordóñez, Carmen A. (2016-03-14) «Pérez Orozco, Amaia. (2014). Subversión feminista de la economía. Aportes para un debate sobre el conflicto capital-vida. Madrid: Traficantes de Sueños» Papeles del CEIC (1) doi:10.1387/pceic.15712 ISSN 1695-6494 . Noiz kontsultatua: 2018-12-19.
  12. (Gaztelaniaz) Pérez Orozco, Amaia (pdf), [https://www.traficantes.net/sites/default/files/pdfs/map40_subversion_feminista.pdf Subversión feminista de la economía. Aportes para un debate sobre el conflicto capital-vida.].
  13. Amaia., Pérez Orozco, (2011) Desigualdades a flor de piel : cadenas globales de cuidados : concreciones en el empleo de hogar y articulaciones políticas ONU Mujeres PMC 851343523 . Noiz kontsultatua: 2018-12-19.
  14. (Gaztelaniaz) Pérez Orozco, Amaia (PDF), Perspectivas feministas en torno a la economía. El caso de los cuidados.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Amaia Perez Orozco