Amaiur (koalizioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau koalizio politikoari buruzkoa da;beste esanahietarako, ikus «Amaiur (argipena)».
Amaiur
Presidentea Kide anitzeko zuzendaritza
Sorrera 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Ideologia politikoa Ezker abertzalea
Ezkerra
Ezker iraultzailea
Aurrerakoitasuna
Abertzaletasuna
Euskaltzalea
Feminismoa
Independentismoa
Sozialismoa.
Eserlekuak erakundeetan Espainiako Diputatuen Kongresuan
7 / 350

Espainiako Senatuan
3 / 208
www.amaiur.info

Amaiur Batasunaren inguruko ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta Aralarrek 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretarako osatutako koalizio politiko ezkertiar eta abertzalea izan zen. Koalizioa 2011ko irailaren 27an aurkeztu zuten prentsaurrekoan.[1]

Aurkezpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koalizioaren aurkezpen prentsaurrekoa

Aurkezpena irailaren 27an egin zen, Donostiako Miramar jauregian. Bertan alderdietako kideez gain beste batzuek ere parte hartu zuten, Arkaitz Estiballes eta Julio Soto bertsolariek, Nestor Basterretxea eskultoreak, Kandido Zubikarai preso ohiak eta hainbat sindikalistek hartu zuten parte, besteak beste.[2]

Hauteskundeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauteskundeak eta data
Botoak
%
Ordezkariak
2011ko Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeak (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Trebiñu) 333.628 %22,08 7 diputatu
2011ko Espainiako senaturako hauteskundeak (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Trebiñu) - - 3 senatari

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amaiur (koalizioa) Aldatu lotura Wikidatan